Urte berria hasi dugu eta une egokia izaten da gure egunerokotasunean ohitura berriak txertatu eta zaharrak berritzeko; oso ohikoak izaten dira urte berriko asmoak. Euskadiko Kontsumitzaile elkarteak kontsumo-ohiturak aldatzeko hainbat gomendio eman ditu. Markel Etxebarria, komunikazio arduraduna, izan dugu gurean eta berak azaldu dizkigu gomendio guztiak. Gainera, merkealdia hasi direla aprobetxatuta, erosketa jasangarriak egiteko bost ideia ere eman dizkigu Etxebarriak.
Urtarrilaren 13an Bilbon “konponbiderako, etxerako eta elkarbizitzarako giltza” betetzera deitu dute.Sare Herritarrak manifestaziora deitu du urtarrilaren 13rako, «konponbideari ateak irekitzeko; preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko; eta salbuespen neurriak indargabetzeko. Mobilizazioa arratsaldeko 16:00etan abiatuko da. Bego Atxa dugu gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240109_bego_atxa_sare.mp3 Deskargatu hemen.