Audience taldeak “Bob Dylan berrikusia” aurkeztu du

Audience taldeak  Bob Dylan berrikusia disko berriaren aurkezpena egingo du ostegunean Bilboko Kafe Antzokian. Xabi Payak 2021ean  idatzitako Bob Dylan 100 kantu liburua izan dute oinarri. Tolesdurak izan zen azkenengo lana, baina bira pandemiak baldintzatu zuen guztiz. Gaizka Insunza izan dugu gurekin diskoa aletzen eta, azaldu digunez, amerikar artista handiaren bederatzi kantu berrikusi dituzte gernikarrek. Zuzenekoetan Audience taldearen diskografia errepasatuko dute, izan ere, taldeak 25 urteko ibilbidea ospatuko du aurten.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Nerabeak, sexu-heziketa eta pornoa Argia astekarian

og. Urt 4 , 2024
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azaleko gaia aipatu digu, Nerabeak, sexu-heziketa eta pornoa, non dago arazoa? Lerro-buru horretatik abitua du erreportajea June Fernandezen kazetariak. Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñoarrari eginiko elkarrizketa. 1990eko hamarkadako diskotekak Gipuzkoako kostaldean: Venecia, Txitxarro, Jazzberri… Diputazioak bisita-jarduera bat antolatu du  dantzaleku galdu horietara, hor mugitzen […]

Honekin lotuak