MUSIBLA #209: Ibil Bedi, Lost Girls, Illuminati Hotties, Rober Caballero, Mugan, Emanative

Gaurko saioan Ibil Bedi taldea izango dugu euren azken proiektuak aurkezten. Goldea du izena euren azken grabazioak baina aurretik beste bi ere badituzte: Berandu Baina Garaiz eta Beltxarga Beltza. Taldeari buruz eta musika ulertzeko moduari buruz apunte interesgarriak eman dizkigute eta bertan bildu ditugu. Jarraian, Lost Girls talde norvegiarra ekarri dugu, euren bigarren diskoa, Selvutsletter kaleratu dute orain gutxi. Bikote honen musikan giro irekiak aurkituko dituzu, “art pop” izenez sailkatu ohi diren espazio zabalak. Kalifornian finkatuta dagoen Illuminati Hotties taldearen musikaren txanda da hurrena. Indie pop etiketa azpian uler daitekeen eremuan kokatzen da euren musika. Kaleratu dituzte azken bi abesti ekarri ditugu gaurko saiora. Hurrena oso disko bitxia ekarri dugu, Atmosphere 1.0 izena duen artefaktu eder eta interesgarria, futurismoa eta jazzaren artean mugitzen den lan sailkagaitza. Rober Caballero dugu honen atzean, baxu jotzaile eskarmentuduna, hainbat artistekin ibilitakoa. Orain, musika progresiboaren gaineko hausnarketa interesgarria dakarkigu. Mugan taldearen tartea dator hurrena. Talde donostiarra Bizirik Ez Bagaude diskoarekin dator. 2017an sortutako talde honek pausu sendo bat eman du grabazio honekin. Eta bukatzeko beste proiektu bitxi bat. Emanative taldea jazzaren hegian kokatzen da, oso emaitza “espaziala” euren The Volume of The Ligth izeneko grabazioan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Dizdizka zeruan” eguberritako kontzertua Leioa kantika koralaren eskutik Arriaga Antzokian

ar. Abe 19 , 2023
Basilio Astulezek zuzendutako LEIOA KANTIKA KORALA nazioarteko haur-abesbatzarik ospetsuenetakoa da. Ostiralaean Arraiga natzokian kontzertu berezia eskainiko dute. DIZDIZKA ZERUAN, mundu osoko Gabon-kantak bildu baitituzte berariaz emanaldi honetarako. The First Noel, Carol of the Bells eta Hator hator ospetsuekin batera, gaur egungo konpositoreek LKKrentzat idatzitako obrak ere izango dira entzungai emanaldian. […]

Honekin lotuak