Estatu Batuetatik dator lehenbiziko gonbidatua gaurko saiora. Alex G. ezizenez ezagutzen den musikar honek God Save The Animals diskoa atera du orain gutxi. Konposizio akustikoak, folkaren magalean daudela esan daiteke, baina azpian geruza elektronikoak ere sumatzen dira. Nahasketa bitxia. Diskoa, titulua kenduta, oso ondo dago. Rafa Ruedak eta Igor Elortzak, […]
Elorri bertso eskolak eta Deustuko Herriko Tabernak elkarrekin antolatzen duten bertso dinamika bueltan da, Aferak bertso dinamikaren helburua Deustun eta inguruan bertsozaletasuna piztea eta bertso eskolak plaza izatea da. Bosgarren edizioa egingo dute aurten baina mahaiaren bueltan oraingoan, izan ere, azken edizioetan ez dute bazkaririk egin eta bosgarren edizio honetan […]
Hamalau artikulu eta hiru eranskin osagarri bildu dituzte Euskal hedabideen urtekaria 2022-2023 lanean. Euskaraz daude lan guztiak, eta ingelesez itzulita ere plazaratuko dituzte artikuluak hemendik gutxira.Iazko urteak eman duenaren azterketa eta 2023an dauden erronka nagusiak jasotzen ditu Behategiaren urteroko argitalpenak. Azken horien artean dago digitalizazioaren eta adimen artifizialaren garapena baliatzeko […]
Gaur Lur urduri heldu da, irratira ipuin bat sortu behar duelako eskolan kontatzeko eta ez zaio ezer bururatzen. Eskerrak amama dagoen laguntzeko! Zer egingo genuke amamarik gabe? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230303_gaurezdagoeskolarik_ipuinak%20asmatzen.mp3 Deskargatu hemen.
Kirolaren mundua sakona da, eta gaurkoan hegan egin dugu “frisbee” disko hegalariaren laguntzaz. Andoni Zenarruzabeitiak DISK GOLF kirola ekarri digu, golf mundua eta disko jaurtiketa uztartzen dituena. Bilbao Disk Golf taldeko kideak hegan jarri gaitu, fresbee zapala saskiratzeko bidean. Gainerakoan, aerobic irakasleak, Euskal Herriko kirolarien errekorrak, Maite Sarasolaren bertsoak eta […]
Galder Perez eta Ane Zabala kazetari eta aktoreak izan dira Anabasa saioko protagonistak. Jon Castañeda eta Amaia Arostegirekin batera kazetaritzaz, irratiaz, antzerkiaz eta bizitzaz jardun dute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/230202_Anabasa_ane_galder.mp3 Deskargatu hemen.
Argia astekariaren errepasoa beti bezala azaletik abiatu dugu, Gorka Peñagarikanoirekin. Aita Mari salbamendu itsasontziaren inguruko erreportajea egin dute. Europako politika agerian usten dute ezin dutela itsasoan biziak salbatu, ez besteei salbatzen utzi. Bederatzigarren misioa amaitu berri dute bi erreskate handi eginda. Hasteko, datu bat mahai gainean: 26.000 hildako gutxienez Mediterraneoan, […]
2022. urtera joan gara bidaian, Delorean auto partikularrean, eta abuztuaren azken kolpea ekarri. Abuztuaren 23a (martitzena) eta 28a (domeka) izan ditugu jomuga, Bilbo eta Gamiz hurrenez hurren. Batetik, Bilboko Aste Nagusiaren baitan, Algara konpartsaren altzoan, BERTSO EGUNA izaten da urtero, eta egun handi horretan Bertsolari Gazteen Sariketa (saririk gabeko sariketa). […]
Zaintza eredua eraldatu, dena aldatzeko. Hori aldarrikatuko du Euskal Herriko Mugimendu Feministak heldu den Martxoaren 8ko mobilizazioetan. Ohi bezala, manifestazioak egingo dituzte Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburu gehienetan. Bilbokoa 19:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Mugimendu feminista Denbora darama salatzen emakumeok* bizi ditugun esplotazio egoerak, baina, egoera hori kolapsatzen ari […]
Ohikoa denez, agenda sindikalarekin deialdiekin abiatu da Lanaren Ekonomia saioa. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko estrategiak aztertu ditugu, lanketa monografikoei jarraipena emanez. Hasteko, Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria elkarrizketatu du Maitane Jaiok klimaren auzian ultra-aberatsek jarraitutako estrategiari buruz: kapitalismo berdearen bideari jarraituz etekinak lortzen jarraitzeko modua asmatu dute. Are gehiago, klimaren erronkan […]
