Ekonomilaria dugu Niko Cuenca Beristain, enpresabidea.eus hedabide digitaleko koordinatzailea. Bilboko zazpi kaleetako merkatari familia batean sortua, ekonomiaren gaineko webgune horren orrialdeetan eman zigun aitite merkatari ekintzailearen berri, izan ere, haren Beristain lanpara dendan izan zituen lehenengo harremanak enpresa munduarekin, baita euskaltzale giroarekin ere. Gurera ekarri dugu bera pixkat hobeto ezagutzeko, […]
Aste honetako KIROL ESKIROL saioan, ESKALADA munduan murgildu gara. Paretan gora egin dugu Niko Cuenca eta Karlos Aretxabaleta lagunekin (ekonomia eta eskaladaren erromantizismoa) eta Alex Txikon + Ana Picallo bikoa ere ekarri dugu eskaladaren esperientziaz berbetan. Aerobik irakasleak, Itsaso Madariaga atleta gaztearen errekorra, Bittor eta musika ona lagun… On egin. […]
Bilbo Hiria irratiaren bertsoaren lubakian, Durango eta Bilbo elkartu ditugu. Durangaldea Uztabarritzen III. zirkuituaren aurreneko kolpea ekarri dugu, Berrizen martxoaren10ean izan zen saioa; kantuan Erika Lagoma, Ander Elorriaga, Bittor Altube eta Eli Pagola, eta gai-jartzaile lanetan Miren Amuriza. Bilbora etorrita, zazpi kaleetan bada bertso-uholdea martxoan, BERTSOERRONDA sariketaren eskutik. Errondabide kultura […]
Orain dela bi aste saio oso bat egion genuen Bob Dylan-en Time Out of Mind LParen kantu guztietan. Aurten 25. urteurrena bete da, 1997an argitaratu zenetik. Hiru outtake aukeratu ditugu (disko baterako grabatzen diren abestiak baina azkenean diskotik at geratzen direnak) gaur entzuteko, gehi beste kantari pare baten bertsioak: Red […]
Perretxiko eta onddoez mintzatu zaigu berriro Iñaki gaurkoan. Matsutakea ekarri du hizpidera, The Mushroom at the End of the World: : On the Possibility of Life in Capitalist Ruins liburuaren harira. La seta del fin del mundo bezala erdaratuta, liburu horretan Matsutake onddoa jartzen du Anna Lowenhaupt Tsing egileak mundu […]
Gazteolan haur eta gazteak euskaraz bizitzeko aukera dute. Klasetik kanpo euskaraz, jolastu, dibertitu, lagunak egin eta bizi daitekeela erakutsiz. Metodo dinamikoak erabiliz, jolas eta proiektu ezberdinak erabiliz eskolako formatutik kanpo euskara indartu eta lantzen dute mintzamenean eta hizkuntzaren alde praktikoan zentratuz, noski alde gramatikala ahaztu gabe. Aste Santu osteko Pazko […]
Pantx recordseko lagunak Dennis Alcapone jamaikar kantateriarekin eginiko single berria aurkeztu digu, gainera asteburuan bertan izango da Gernikako lekuek jaialdian antolatutako festan. Dennis Alcaponeren kontzertua baino lehen Arratians taldea arituko da. Dena den egun osoan zehar ekintza ezberdinak antolatu egin dira, Andok ekarri digu eguneko egitaraua. Punky Reggae Party […]
Intrigazko, misteriozko, maitasunezko, gerrako, estrategiazko, naturazko eta ez-egitezko liskarrezko istorioa da, Juana Lorrek eta Javier Liñerak zuzendua, eta Arriagan estreinatuko da, euskaraz zein gaztelaniaz. Lavinia hezur-haragizkoa da. Bizi, arnastu eta hitz egiten du denok egiten dugun bezala, baina poeta batek idatzi zuen. Pertsonaia txikia da Gizateriaren lan handienetako batean, eta […]
Hezkuntza euskaraz izan behar da lelopean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizazioak egingo dituzte martxoaren 23an, ostegunean. Gazte Euskaltzaleen Sareak eta unibertsitateko euskara taldeak deituta, Bilbon ere manifestazioa egingo dute, Ostegunean 12:00etanb Jesusen Bihotza plazatik abiatuta. Joseba Ugalde dugu gurekin, Leioako campuseko euskara taldeko kidea. Hezkuntza prozesua %100ean euskaraz egiteko […]
Josuk gaurkoan, “ekaitz perfektua” kontzeptuari erreferentzia eginez, bizi dugun beroaldi klimatikoaren eta mendiaren hustiaketaren ondoriozko sute perfektuak ekarri ditu hizpidera. Beroaren ondoriozko lehortea, “seigarren belaunaldiko” suteak eta haien ondorioak: zizak ez dira agertzen, ezta basoetan dauden izaki anitz ere; baso primarioak desagertzen dira, pinu eta eukaliptu landaketek ordezkatzen dituzte, eta […]
