2020an ezagutu genuen, Durangoko Azokak antolatzen duen Sormen Beka jaso zuen Iratxe Aguilera gasteiztarrak, Kai Nakai izenpean. Reggaetoia eta feminismoa, horrela definitzen du bere musika, bera sormena. Konplexuak eta estereotipoak alde batera utzita, bere kantuek ez dute inor epel utziko. “Baimenik gabe” lehenengo diskoa kaleratu zuen bekari esker, Ildo berdina jarraituz, “Maitia” izeneko bigarren diskoan. Bertan, maitasun-istorio baten faseak aurkezten dira, bost abestiren bidez. Gaur Kafe Antzokian izan dugu berarekin berba egiteko aukera, Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpena.
Deskargatu hemen.