HAUXE GURE LURRA: Trantsizioan galduak

Josuk gaur Lost in Translation filma ekarri du gogora, Lost in Transition gaia proposatuta. Klima larrialdian egonda, erregai fosiletan oinarritutako energia eredutik berriztagarrietan oinarritutakora igarotzeko trantsizio aldian, enpresa handi batzuk bere nagusitasuna betikotzeko kokatu nahi dute euren burua, tartaren zati ahalik eta handiena lortzeko. Izan ere, gaurkoz, planteatzen ari den trantsizioa energia enpresa horien inbertsio handietan oinarritu nahi dute gobernuek eta interes talde handiek. Baina zeintzuk dira benetan gure energia beharrak? Hiri erraldoien ereduarekin gertatzen ari den bezala, akaso eredua bera jarri behar da zalantzan. Energia berdea enpresa handien eskuetan instalazio erraldoietan biltzeko sekulako joera dago, baina azpiegitura txiki sakabanatuak eta austeritatea izan behar dira planteamenduak, Josuren aburuz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Desalojo ilegalen aurkako gida" aurkeztu dute gaur Bilboko San Frantzisko auzoan

az. Eka 7 , 2023
AZET Etxebizitza Sindikatua, SOS Racismo-Bizkaiko SOS Arrazakeria, Okupazio Bulegoa, Atxuri Harrera, Ongi Etorri Errefuxiatuak, OZEN LGTB, Xake Espazioa, Bilbo Zahaeko Kultur Etxea eta Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Taldeen Koordinakundea kolektiboek Desalojo ilegalen aurkako gida aurkeztu dute gaur goizean Bilboko San Frantzisko auzoan eginiko prentsaurrekoan. Gida “Zeuena Biolentzia, Geurea […]

Honekin lotuak