Bueltan dugu KIROL ESKIROL Bilbo Hiria irratian. Arrauna hizpide, gaurko saioan 2021-2022 denboraldia aztertu dugu, eta zenbakitan ekarri Ander Garmendiaren Estropadak.eus atariarekin; ARC1 ligan goi puntan egondako Arkote Arraun taldearen jarduna hedatu dugu Eriz Monasterioren eskutik eta Urdaibai arraun taldearen ibilbidea Iker Zabalaren ahotan. Kolaboratzaile sarea ere astindu dugu, eta […]

Bueltan da bertsoaren lubakia BILBO HIRIA irratian, eta hauxe duzue 2022-2023 denboraldiko aurreneko saioa. Txapelkata Nagusiaren olatuari iskin egin diogu eta ANONYME POPULAR proiektuua ekarri dugu saioren erdigunera. Igor Elortza eta Rafa Rueda biko santuak gidatutako ekimena ezagutuko dugu, Igor Elortzari egindako elkarrizketan. Era berean, bertsolarien kantuak ere ekarri ditugu: […]

Gaurkoan Josuk animalismoa eta aberegintza gaien inguruko eztabaidak ekarri dizkigu, Jocelyne Porcher soziologo frantziarrak idatzitako Vivre avec les animaux: Une utopie pour le XXIe siècle liburuaren inguruan. Porcherrek dio animaliak maita daitezkeela, baita beraiek hil eta jan ere, aldi berean. Aberegintzaren aldeko aldarria egiten du eta azaltzen du zergatik egin […]

Min hartutako lekuan igurztea instintiboki egiten den zerbait da; gizakiak gizakia denetik egiten du, baita beste animalia askok ere. Horren garapen naturala dugu masajea. Denbora eta esperientzia lagun, petrikilo eta hezur konpontzaileen eremutik medikuntza ofizialerako bidea egin du masajeak, eta gaur egun fisioterapeuta (Hegoaldean) eta kinesiterapeuta (Iparraldean) gisa lan egiten […]

GUDA DANTZA eta AMOOMA taldeek kontzertu paregabea proposatzen digute non eta Bilboko Kafe Antzokian GUDA DANTZA taldeak bere 10. urtebetetzea ospatzen du aurten eta, opari modura, Kafe Antzokian ateratzear dagoen diska berria aurkeztuko du: “Esan Gabekoak”. Era berean, AMOOMA taldeak urte honen hasieran argitaratutako “Soul Biscuit” EP-a zuzenean eskaintzera dator.Iker Guda Dantza taldeko […]

Bilboko Udalak, Blas de Otero Fundazioak eta Euskaltzaindiak sustatutako antologia Gallo de Oro argitaletxearen eskutik plazaratu da. Blas de Oteroren 12 poema euskaratu dira liburua gertatzeko, eta itzultzaileen zerrenda beste horrenbeste euskal idazlek osatzen dute (Gabriel Aresti, Luigi Anselmi, Joseba Sarrionandia, Miren Agur Meabe, Felipe Juaristi, Leire Bilbao, Kirmen Uribe, […]

Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia urriaren 13tik 20ra ospatuko da Bilbon. 14. Edizioa du, Garapen Iraunkorreko Helburuak bultzatzen ditu. Jaialdiak pertsona guztien ahots izaten jarraitzen du, eta giza garapen berdinzalea eta jasangarria bultzatzen.2009az geroztik, fikzioa, dokumentala eta animazioa, elkarrizketarako guneak sustatzearekin batera, herritar etiko eta arduratsuak sortzen laguntzeko […]

 Durangoko Azokak ohiko formatua, publikoaren sarrera librea, berreskuratuko du edizio honetan, pandemiak azken bi urteetan eragindako egoera bereziaren ostean. EztanDA! lelopean, abenduaren 7tik 11ra egingo da aurten Durangoko Azoka, ohiko gisan, gaur Gerediaga Elkartean Durangon antolatutako prentsaurreakoan azaldu dutenez: “Sorkuntzaren eta jaiaren eztanda izango da; Durango osotik eta Euskal Herri […]