Hiru urteren ostean, Bilboko Konpartsak eta Etorkintza Elkargoak alkohol-kontsumoaren arriskuak murrizteko kanpaina egingo dute elkarrekin berriro ere. Euren helburu Aste Nagusian alkoholaren kontsumoari buruzko egiazko informazioa, objektiboa eta ez moralizatzailea zabaltzea da. Kanpainan zenbait aholku ematen dira, parrandan alkohola kontsumituko badugu kontuan izateko. Izan ere, kanpainaren asmoa argia da: informatu […]
Bilboko Alde Zaharreko auzokideek agerraldi jendetsua egin zuten atzo arratsaldea. Duela hilabete batzuk, Alde Zaharreko emakume batek auzoko Ormaetxe taberna daraman gizona salatu zuen, bera drogatu eta bortxatzeagatik. Gertakari horien harira, bizilagunek informazio banaketako eta salaketarako kanpaina bat abiatu zuten, jendeari gertatutakoaren berri emateko helburuarekin. Auzokideek, baina, salatu zuten gaur […]
Bilboko Udalak Aste Nagusi berdinzale, seguru eta erasorik gabekoaren aldeko prebentzio eta sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu du. Jai hauetako eraso sexisten aurkako kanpainak “EZ BETI DA EZ” leloa berreskuratzen du eta, 2019an hasitako ildo estrategikoan, adostasunaren garrantzia gehitzen da, erasorik dagoen ala ez zehazten duen muga, “BAKARRIK BAI DA BAI” leloarekin. […]
Bakaikuko barnetegiak 32 urte bete ditu, horren aitzakian hainbat ekintza antolatu ditu Gabriel Aresti euskaltegiak. Tartean urtero legez bertan udan euskara ikasten ari direnentzat kultur ekarpena izaten dira. Abuztuan herriko kirolaria izan da June Kintana. June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarrari elkarrizketa egin diogu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/kiroleskirol/220818_Junekintana_kirol_eskirol_bakaiku.mp3 Deskargatu hemen.
Sarek eta Bilboko konpartsek manifestazioa egingo dute abuztuaren 26an, 13:00etan, Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuta, euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko. Konpartsek azaldu dutenez, oraindik deialdia egin beharra dago, pauso asko falta direlako presoen eta iheslarien egoera normalizatzeko. “Etxera bidea gertu” lelopean, Bestetik azpimarratu dute baldintza guztiak bete arren, baimenak eta […]
Bilboko Konpartsek erasoen aurrean autodefentsa feminista aldarrikatu dute, gaur goizean egineko agerraldian nabarmendu dute ez dutela inolako erasorik onartuko, Aste Nagusia defendatuko dutela azpimarratu dute, guztiontzako gune alai, eroso eta seguru moduan. Beldurrak ez du lekurik gure jaietan, ez du inoiz izan. Erasotzaile bat ere ez da ongi etorria izango. […]
Narrazioa eta zinemaren lotura dakarren lana entzuteko aukera dugu gaurko Xerezaderen Artxiboan. Zazpigarren artearen magia dakarren ipuina. Vicente Blasco Ibañez Valetziarrak 1921ean argitaratutako “Zinematograko atsoa” narrazioa. Vicente Blasco Ibañez idazlea, kazetaria eta politikaria izan zen. https://bilbohiria.com/docs2/2022/xerezada/220715_Zinematografoko_atsoa.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbo da Gabriel Arestiren etxea. Aitaren etxea eragotzia, debekatua, lapurtua. Arestiren ibilaldi bilbotarra hasi dean, Bilboren egoera ez zen batere gozoa: Deustu lokartua, Neguri aberetua. “ Hau ez da Euzkadi-dio orduan Arestik- hau Gaztela da”. https://bilbohiria.com/docs2/2022/bilbongabrielaresti/16_bilbon_dabil_gabriel_aresti_bilbo_da_etxea_16.mp3 Deskargatu hemen.
Enara, hegazti migratzailea. Udaberrian dator, udazkenean badoa. Bilbotik migratu egin behar du herritar ugarik udan, itsasertzeko herrietara. Horrela aldatu zen Aresti Esteban familia osoa Bilbotik Ea herrixkara, Bizkaiko kostaldera. Bere asmoa bertan denboraldi luzeak pasatzea zen. Gabriel Aresti larri gaixorik zegoen, eta medikuek agindu zioten atsedena hartzea giro lasai eta […]
Gaurko literatur podcastean Perpetua Saraguetaren oroitzapenak ekarri dizkigute, hauxe bigarren atala izan da, izan ere bi ataletan banatu dute bigarren atala duzu hau. Perpetua Saraguetaren memoria liburua ekarri dugu. Perpetua emakume aitzindaria izan zela esan daiteke, haren garaian gutxi zirelako Nafarroan idazten zutenak, eta are gutxiago euskaraz aritzen zirenak. Nafarroan […]
