Ibaizabal magazinean Bilbo eta inguruko herrien berri izaten dugu eta ikasturte berriarekin lagun gehiago batzen zaizkigu gurera, Binke Galdakao eta Usansoloko aldizkaria dugu, hilean behin bertako erredakziora joko dugu bertatik bertara tokiko albisteen errepasoa egiteko,. Gaur irekitzen dugu leiho berri honen bide laguna Jon Gomez kazetaria izango da, Binke aldizkariko […]

Adrian Perez musikariak “curriculum” luzea dauka. Hasi Mogollon talde punkarekin eta jarraitu Mal de Ojo edo Haragi Gordina taldeekin. Beti berezi, beti oso berea den bide oparoa betetzen. Orain bere izenarekin ateratzen du disko guztiz interesgarria ekarri digu: Lasai Ederrean. Modu horretan disfrutatzeko diskoa, saio honetan gustura aletuko duguna. Pertsonalitate […]

Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia aktoreak ditu protagonista lan berriak, Nicoren eta Anaren azalean sartuta, hurrenez hurren. Antzezlanaren zuzendari Mireia Gabilondo. Garun paralisia du Telmoren pertsonaiak eta egunero bisi dituen zailtasunak ekartzen dizkigu ikuskizunera. Horietako bat sexua da. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/221003_sexberdinak.mp3 Deskargatu hemen.  

Gaurkoan Ibaizabal magazinean Deustualdeko prest aldizkariarekin bat egin dugu, hilabetean behi Nera batuko zaigu irratira aldizkarian jasotako gaiak gurera ekarriz. Berbetan deituriko atalean  Iratxe Palacios eta Garazi Ascacibarrekin, Aste Nagusia txupinera eta Jaia batzordeko kideekin berba egin dute. Erreportajean mundialitoaren inguruan aritu dira.  Kolore guztiak arrazakeriaren kontra. Bilboko Mundialito Antiarrazista […]

  Bueltan dator Hertzainak taldea. Gaur iragarri dute BECen eta Gasteizen joko dituzte azken bi kontzertuak, abenduaren 16an  Barakaldon eta urtarrilean Gasteizen, urtarrilean izango da baina  ez dute zehaztu eguna eta lekua baina gertuko lekua izango dela iragarri dute. Josu Zabala eta Luis Javier Saiz Txanpi batu zaizkigu irratira. Bueltaren […]

EAEko administrazio publikoaren euskalduntzea arautuko duen dekretuaren inguruko eztabaida abiatu berri den honetan, ELAk, LABek eta Kontseiluak administrazioaren euskalduntzeari epe zehatza jarri diote: hamabost urtekoa. Bilbon egindako agerraldian, EAEko sektore publikoa euskalduntzeko oinarrizko adostasuna jarri duten mahai gainean Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak eta Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile […]

Bi hilabete baino gutxiago gelditzen dira Euskaraldia abian jartzeko, eta gaurtik aurrera izango dute herritarrek ariketan izena emateko aukera. Izen-ematearen abiatzea ospatzeko aurkezpena egin zuten atzo Bilboko Kafe Antzokian, herrietako batzordeetako kideak, entitateetako arduradunak, euskalgintzako eta gizarte alorreko kideak eta erakundeetako ordezkariak batu ziren. Gaurtik aurrera, beraz, belarriprest eta ahobizi […]

Nazioarteko eta Euskal Herriko antzerki eta dantzaren proposamenik berritzaileenak bilduko ditu BAD jaialdiak Bilbon, urriaren 13tik 23ra. Metrokaudroka sormen laborategiak irekiko du jaialdia, La Fundicion aretoa Zeozertan dabil baina ez dakit zertan” ikuskizunaren aurre estreinaldiarekin. Ondoren honako sortzaile euskaldunen lanak gozatzeko aukera izango dugu Mollis; Tripak; Itziar Manero; Denis Martínez; […]

Open House Bilbao 2022 jaialdia urriaren 1ean eta 2an egingo da, “Zentzumenen hiria” izenburupean, eta hiriko eraikin esanguratsuenetako batzuen ateak irekiko ditu berriro.  Arkitektura eta hirigintza uztartzen dituen jaialdia da, asteburu batez 60 eraikin baino gehiago bisitatu ahal izango dira eta horien bitartez hiriaren historia ezagutzeko aukera izango dugu. Andoni […]