Bilboko haurren euskararen erabileraren egoeraren inguruan kezkatuta hainbat eragilek Guk ere bai ekimena jarri dute martxan. Ume gehienek haien ikasketak euskaraz burutu dituzten eta burutzen ari diren arren, haien arteko harremana, guraso eta haurren arteko harremana eta oro har, haien egunerokotasunean ager daitezkeen funtzio sozial guztietan ez dute euskara erabiltzen: […]
Estaturik gabeko herrialdeen VIII. Musika Bizian jaialdia urriaren 28an eta 29an egingo dute, Galdakaoko Iturrondo plazan . Euskal Herriko, Galiziako, Kataluniako, Gaskoiniako, Groenlandiako, Sardiniako eta Transilvaniako musikariak bilduko dituzte.Garatz Unamunzaga izan dugu gurean Galdakaoko Andra Mari taldeko kidea, izan ere dantza taldeak antolatzen duen jaialdia da. Aurten nabarmendu du musika […]
Arce Lanbide Heziketako Zentroak), urriaren 17tik 21era, elkartasun ekimena jarri du martxan. zenbait berrikuntzarekin, aste osora. Urriaren 17ko aste osoan zehar, Arceko ikasleek Bilboko Zazpi Kaleak zeharkatuko dituzte Acambirentzat dirua biltzeko, eta Alde Zaharreko oinezkoak ikastetxeko ikasleek eskaintzen dituzten ile-apainketa, estetika eta ongizate zerbitzuez gozatzera gonbidatuko dituzte. Aste osoan zehar, […]
Lanaren ekonomia saioko 2022-23 kurtsoko lehenengo programan gaurkotasun osoa duen gai baten inguruan mintzatu gara: “Krisi energetikoa eta inflazioa”. Ukrainako gerrak azkartutako krisia gogor kolpatzen ari da eta udazkena beroa izango da. Saioa hasteko, Agenda sindikalaren berri eman digu Lanaren Ekonomia lantaldeko kide berria Ines Agirreazkuenagak. Europako gobernu ezberdinek krisiaren […]
Big oil industriaren goien puntura iritsita, erregai fosilen erdia baino gehiago kontsumitu dugu jada, eta gure gizarteak funtzionatzeko funtsezkoa du, gaur-gaurkoz, erregai fosila. Europaren nagusitasun teknologikoa Errusiako gas merkearen hornikuntza etengabean oinarritu da. Inperialismoak eta geopolitika osoa, gaur egun, erregai horien kontrolean oinarritzen da. Hornikuntza horren gainbeherarekin, garestitzea eta eskasia […]
‘Amaiur! Libera state’ izena du Asisko Urmenetaren komiki liburu berrienak. Gaur gurean dugu Asisko izan ere Bilbon, Kafe Antzokian aurkeztuko du liburua. Eleberri grafiko historiko honetan Gaztelarrek Amaiurko gaztelua setiatu eta hartu zuteneko garaia azaldu du, gertaera haietatik 500 urte bete diren urtean. 1512tik 1522ra arteko Nafarroako historia jorratzen du […]
Iruleak komikia dugu mintzagai datozen minutuetan Garazi Albizuak eta Olga Carmona Peralen lana dugu Txalaparta argitaletxeak plazaratu berri duena. Garazi Albizua batu zaigu irratian. Iruleak hiru dira: Kloto, Lakesis eta Atropos, mitologiatik datozen hiru pertsonaia. Mar gaztea dugu bestetik, bere bizitzan eragin nahi dute Iruleak… Eta eragite horretarako hiru emakume […]
Aspaldi ez genuen Big Thief taldea gurera ekartzen eta gaur berriz ere hurbildu ditugu gure txoko honetara. Dragon New Warm Mountain I Believe in You izen “motza” jarri diote euren azken grabazioari. Bertan zer? Sentsibilitatea eta gozamena. Alabama Shakes da hurrengoa. Brittany Howard-en banda honek disko gogoangarriak ditu blues-rocka maite […]
Bilboko Udalak antolatuta Zinebi azaroaren 11n, ostirala, emango dio hasiera 64. edizioari, Arriaga Antzokian 19:30ean egingo den inaugurazio-galarekin. Azaroaren 18ra arte iraungo du jaialdiak., amaiera-gala eta sari banaketarekin. Gainera, Maria Goirizelaia eta Ane Pikaza izango dira lehen aldiz gala hauen zuzendari.47 herrialdetako ( 2021ean baino sei gehiago) 147 filmek hartuko […]
Munduan dauden lau hanketako zakur guztiak (Canis lupus familiaris) otsoaren (Canis lupus) azpiespeziea dira, eta otso grisek hibridazioa posible dute gaur egun, zakurrekin. Ikerlarien artean ez dago adostasunik, baina gehienen ustez duela 30.000 urte hurbildu ziren gizakiengana, Asia hegoaldean. Europan 10.000 urte daramate soilik gurekin bizitzen. Gizakien lagunik onena dira […]
