Programa honetan Borja bueltatzen da berriak komentatzeko, eta kasu honetan, gai aniztasuna izan dugu: Google Stadia, Google Chrome, Google Maps, Alphabet… Horretaz aparte, adimen artifizialen udako eztandaz hitz egingo dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean342.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko txistulari Bandak 2022-2023 denboraldiari begira antolatu dituen kontzertuen egitaraua aurkeztu du gaur goizean. Denboraldia datorren astelehenean, urriak 17, hasi eta datorren urteko apirilaren 3an amaituko da. Gorka Zabaleta, Udal Txistulari Bandako zuzendaria, eta Idoia Kareaga, Bilboko txistulari boskoteko kidea, arduratu dira kontzertu zikloaren xehetasun guztiak azaltzeaz. Bilboko taldeak hamabi […]
Lamont Dozier, Detroiteko kantu egilea, pasa den abuztuaren 8an hil zen, 81 urte zituela. Holland anaiekin batera kanta sorta ederra egin zuen 60ko hamarkadan Motown diskoetxerako. Ez zekien musika irakurtzen ezta idazten ere, baina soul musikaren doinurik onenetakoak egin zituen. Entzun ditugun kanta hunkigarri batzuk: Baby Love (The Supremes, 1964), […]
Asteburu atarian errepaso ederra egin dugu inguruan ditugun ikuskizunez. Getxon abiatu dugu agenda, izan ere Tartean Teatroa ‘Bake lehorra’ antzezlana eskainiko du Muxikabarri aretoan. Zehazki, 1872ko karlisten eta liberalen arteko Zornotzako bake ituna hartu du abiapuntu Patxo Telleriak, baina kasu zehatzetik harago, bakeari eta gerrari buruz gogoeta egiten duen obra […]
Chic Market Bilban bertako 12 marka bilduko ditu Yimby Street Uribitarten,bertako diseinua, artisautza eta moda balioesteko. Udazkenarekin batera poltsa, lepoko, jersey, legging edo krema berezi hori aurkitzeko gogoa itzultzen delako, eta zer hoberik bertako sortzaileen artean aurkitzea baino? https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/221007_esti_yurrebaso_chic_market.mp3 Deskargatu hemen.
Zinemaldiaren musika dotorearekin abiatzen dugu ikasturteko zine tartea, hamabostean behin Ane Urkiola bide lagun dugula butakan jesarri argiak itzali eta filmetan sartuko gara. Urriarekin batera noski igaro berri den zinemaldian ikusitakoa ekarri digu. Bi filma eta biak sarituak izan dira, Irizar sarian aipamena izan zuen Maria Elorzaren ‘A los libros […]
Ekologismoaren eztabaida zaharretara begira jarri gara gaurkoan, Ernest Garciak idatzitako Ecología E Igualdad. Hacia una relectura de la teoría sociológica en un planeta que se ha quedado pequeño liburuari erreparatu diogu. Umore garratzez idatzia, ekologista guztiak nahi eta nahi ez, azken finean malthusianistak gara” dio, planetak dituen mugak erreferentzia nagusia […]
Ahozko sorkuntzan diharduten 15 eta 22 urte arteko Euskal Herriko gazteak biltzea, horien arteko harreman sareak bultzatzea eta esperimentaziorako espazioa sortzea da Ahots Baten sormen egonaldien helburua. Zortzigarren edizioa izango da aurtengoa, eta oraingo honetan Amaiurko aterpea hautatu dute egonaldiak gauzatzeko. Bertan, bertsoan, antzerkian, kantagintzan eta literaturan murgilduko dira parte-hartzaileak, […]
Itsas BEHERA gasteiztar konpainiaren proposamen eszeniko berria da, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian estreinatuko den obra. Eta larunbatean Barakaldo antzokian izango dira Javier Barandiaran eta Unai López de Armentia dira antzezlan honetako bi protagonistak, errealitatetik kanpo dauden bi gizon, eta beren helburu bakarra egotea eta existitzea da. Pez Limbok duela bi […]
Udazkena estreinaldiz betea dator. Horietako bat izan dugu hizpide, ‘Zerozertan dabil baina ez daki zertan’ sormen berria aurrestreinatuko dute Urriaren 13an BAD jaialdiaren barruan La fundición aretoan. Maite Aizpurua eta Oier Guillan Metrokuadroko kideak izan dira gurean. Galderaz betetako ikuskizuna dakarte ’Zergatik dira familiak hain inportanteak’. Familia abiapuntu hartuta Etxe […]
