Agenda sindikalarekin baitu dugu saioa. Eki Etxebarriak datozen egunetan dauden deialdiak ekarri dizkigu. ELA sindikatuak prekarietatearen kontrako kanpaina jarri du martxan, Pello Igeregik xehetasunak ekarri dizkigu. Hego Euskal Herriko 541.000 langile prekarioen egoera iraultzeko egitasmoa jarri du martxan ELAk. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak Inflazioa, eskuin neoliberalaren lehentasuna, zer egin ezkerretik […]
Khea Ziater konpainiaren Winona & Grace lan berria eskainiko du astearte eta asteazkenean Arriaga Antzokian. Bi aktore gazte (Ainhoa Artetxek eta Graciela Donizek gorpuztutakoak) zuzendari ezagun baten etxean esnatzen dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartzen dira. […]
Lurrek, nahi gabe puzker bat bota du klasean eta bere ikaskideek berataz barre egin dute. Amamak puzkerrak botatzea naturala dela esan die eta airea ateratzeko trikimailu bat kontatu die. Jakin nahi duzue zein den? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220319_gaurezdagoeskolarik_puzkerrak.mp3 Deskargatu hemen.
Kultura gizartearen erdigunean kokatuz abiatzen dugu Done Bikendi kaletik zuzeneko emankizun berezia. Kalea eta plaza elkargunea izan da, eta horrela izaten jarraitzeko asmoz, Bilboko erdigunetik arituko gara, plaza-dantza saioa izan dugu. Aurten, Zenbat gara elkarteak +1 ekimena abian jarri du, hainbat ostiraletan gai baten inguruan, kalean ekimenak antolatzeko asmoz. Gaurkoa […]
Hockey kirolaren kantxan sartu gara gaur, babesik gabe baina! Hiruko santua ezagutu dugu gaurko saioan: Zorrotzako Metropolitano Hockey club taldea, Asier Arpón eta Irati Diaz de Mendibil jokalarien ahotan ekarritako kontakizunez, Gatikako Justuri hockey taldearen berri izan dugu Sabin Bareño presidentearen eskutik eta Getxo Hockey taldeaten nondik norakoak ekarri dizkigu […]
Gaurko saioan 60 hamarkadara bidaiatu dugu eta kantugile erraldoia ekarri Joni Michell. Roberta Joan Anderson abeslari eta margolari kanadarra da. Bere musika ibilbidea Toronton hasi zuen, gero New Yorkeko hirurogeiko hamarkadaren erdialdeko folk eszenarekin erlazionatu zen. «Woodstock» abesti ikonikoaren egilea, 1970eko hamarkadan bere musika horizonteak zabaldu zituen, bere interesa pop […]
2022. urtean bueltan dugu Uribe Kostako bertsolari txapelketa, eta martxoaren 11n izan genuen eskualdeko bertsolarien kantuez gozatzeko aukera, Gorlizen. New Taberna, Xurrut eta Portalean. Hiru taberna, hiru geldialdi; hamabi bertsolari kantuan. Garaile izan ziren Unai Mendiburu, Imanol Uria eta Paule Ixiar Loizaga. Apirilaren 2an dugu hurrengo hitzordua, finalerdi eta finalean, […]
EGUNKARIA gizarte zibilaren arrakasta liburuaren aurkezpena izan da Kafe antzokian. Bi indarren inguruan aritu gara, botera eta boterekeriaren indarraz, sasi legeaz. Alde batetik boterekeria hori indar fisikora iritsi zena, torturaraino baina horren gainetik beste indar bat aipatu behar da, herri oso baten indarra, herrigintzak izan zuen indarra, euskalgintzak, gaur eguneraino […]
Badirudi aukera izango dugula Txomin Artola berriz ere zuzenekoetan ikusteko, bere seme Urbilek bultzaturik zenbait kontzertu ematera animatu omen da. Bertan bere piezarik nabarmenenak entzungo ditugu. Haizea taldearen lehenengo garaietan egon zen eta gerora zenbait disko gogoangarri kaleratu ditu. Gaur, bere diskografia zabaletik bi abesti hautatu ditugu. Jarraian Ibil Bedi […]
Gaur EHUko Bizkaia aretoan ikusi ahal izango dugu “PORNO vs AFRODITA (edo I #gorkaurbizu)” Benetan Be Teatroaren bigarren ikuskizuna; aitzakia ederra Patricia Urrutiarekin berba egiteko. Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain […]
