Solokoetxe auzoko bizilagunek igogailuren itxiera salatu dute auzoko irisgarritasuna aztertu dezaten eskatuz

Ekainean aurretik abisurik eman gabe Solokoetxera igotzen zen igogailuak itxi egin zuen. 1935ean inauguratu zen Iturribide kalean Emiliano Amannek diseinatutako igogailua. Zerbitzu publiko honek 87 urtez lotu ditu Solokoetxeko auzo eta Alde Zaharra, ekainean itxi zen arte. Auzoaren garapena XIX. mende amaiera eta XX. mendearen hasieran gertatu zen. Dauden malda handiak direla eta igogailu bat eraiki zen Solokoetxe Bilboko Alde Zaharrarekin elkartzeko. 200 eskailera baino gehiago  igo behar ditugu Solokoetxeko auzokideekin berba egiteko.  Ekainetik auzokideek oinez edo autobusean igotzeko aukera baino ez dute. Unamuno plazatik  Solokoetxera autobus zerbitzua jarri du Udalak, ordu erdiro. Bilboko udalak Erronda kalean igogailu bi jartzeko proiektua aurkeztu zuen. Obra berri horrek 1.875.751,93 euroko gastua ekarriko du, eta 11 hilabete inguru iraungo luke obrak, oraindik lizitatu ez den arren. Denbora guzti horretan zerbitzurik gabe geratu dira auzokideak. Auzokideak kexu dira izan ere auzi historikoa da oraingoa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gaur abiatuko da Bilbo Zientzia plaza jaialdia

al. Ira 12 , 2022
EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Bilbo Zientzia Plaza jaialdiak ezagutzaz beteko du uria irailaren 12tik 30era bitartean. Jaialdia izen hori izango duen lehen urtea da. Guztira zortzi ekitaldi izango dira: erakusketa ibiltariak, zientzia eta umorea zorroztasunez uztartzen dituzten ikuskizunak, zuzeneko musika-emanaldiak edo haurrentzako tailerrak, besteak beste. Estatu mailako dibulgazio zientifikoaren […]

Honekin lotuak