Lesio hau oso ezaguna egin da azken urteotan, futbolaren gorakadarekin. Argitu ditzagun izenak lehenengo eta behin: pelbisa, pubisa… Izan ere, nahastea sor dezaketen izenak dira, batez ere taberna giroan. Pelbisa hiru hezurrez osatutako unitateari esaten zaio, kaleko hizkeran ipurdia, aldakak eta izterrondoak. Hiru hezur horien izenak iliakoak eta sakroa dira. […]
U.S. Girls proiektuaren atzean Meg Remy musikaria dugu. Izena gorabehera, Toronto hirian sortutako proiektua da. Euren azken diskoa 2020an kaleratu zen. Heavy Lights izeneko grabazio honetan musikari nomina luzea dago Remyren ahotsa inguratzen. Aurreko diskoan bezala, motown soinuari egindako keinu sonoroa nabarmena da. Xoriñoak Kaloian taldea ekarriko dugu hurrengoa. Eguzkia […]
Merina Gris taldeak tantaka plazaratu ditu kantuak, dagoeneko Zerua orain disko osoa dugu entzungai. Zortzi abestiz osaturiko taldearen lehen disko luzea da, produkzioan Ed is Dead eta Cris (Belako), eta Izaro eta Eneko Sagarduyren kolaborazioak dituena. Merina Gris taldea Donostiako hiru gaztek osatzen dute (Sara, Julen eta Paskal). Hirurek bazuten […]
Atxuri eta Bolueta arteko tranbiaren zati berriak 2,3 kilometroko ibilbidea du, eta geltoki berria du Abusun. 5,2 milioi euroko inbertsioa egin da, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak finantzatuta. Horrela, Bilboko tranbiak 2,3 kilometroko ibilbidea izango du, eta 8 kilometroko trazadura izango du, Bolueta eta La Casilla artean 16 geralekurekin. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220322_tranbia.mp3 […]
Agenda sindikalarekin baitu dugu saioa. Eki Etxebarriak datozen egunetan dauden deialdiak ekarri dizkigu. ELA sindikatuak prekarietatearen kontrako kanpaina jarri du martxan, Pello Igeregik xehetasunak ekarri dizkigu. Hego Euskal Herriko 541.000 langile prekarioen egoera iraultzeko egitasmoa jarri du martxan ELAk. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak Inflazioa, eskuin neoliberalaren lehentasuna, zer egin ezkerretik […]
Khea Ziater konpainiaren Winona & Grace lan berria eskainiko du astearte eta asteazkenean Arriaga Antzokian. Bi aktore gazte (Ainhoa Artetxek eta Graciela Donizek gorpuztutakoak) zuzendari ezagun baten etxean esnatzen dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartzen dira. […]
Lurrek, nahi gabe puzker bat bota du klasean eta bere ikaskideek berataz barre egin dute. Amamak puzkerrak botatzea naturala dela esan die eta airea ateratzeko trikimailu bat kontatu die. Jakin nahi duzue zein den? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220319_gaurezdagoeskolarik_puzkerrak.mp3 Deskargatu hemen.
Kultura gizartearen erdigunean kokatuz abiatzen dugu Done Bikendi kaletik zuzeneko emankizun berezia. Kalea eta plaza elkargunea izan da, eta horrela izaten jarraitzeko asmoz, Bilboko erdigunetik arituko gara, plaza-dantza saioa izan dugu. Aurten, Zenbat gara elkarteak +1 ekimena abian jarri du, hainbat ostiraletan gai baten inguruan, kalean ekimenak antolatzeko asmoz. Gaurkoa […]
Hockey kirolaren kantxan sartu gara gaur, babesik gabe baina! Hiruko santua ezagutu dugu gaurko saioan: Zorrotzako Metropolitano Hockey club taldea, Asier Arpón eta Irati Diaz de Mendibil jokalarien ahotan ekarritako kontakizunez, Gatikako Justuri hockey taldearen berri izan dugu Sabin Bareño presidentearen eskutik eta Getxo Hockey taldeaten nondik norakoak ekarri dizkigu […]
Gaurko saioan 60 hamarkadara bidaiatu dugu eta kantugile erraldoia ekarri Joni Michell. Roberta Joan Anderson abeslari eta margolari kanadarra da. Bere musika ibilbidea Toronton hasi zuen, gero New Yorkeko hirurogeiko hamarkadaren erdialdeko folk eszenarekin erlazionatu zen. «Woodstock» abesti ikonikoaren egilea, 1970eko hamarkadan bere musika horizonteak zabaldu zituen, bere interesa pop […]
