Uxue Apaolazak ‘Bihurguneko nasa’ ipuin liburua argitaratu du Susa argitaletxearekin. Azken hamar urteetan idatzitako bederatzi ipuin biltzen ditu, eta Madrilen bizi den Lur emakume euskalduna da protagonista. Bederatzi ipuin biltzen ditu liburuak, eta ez dago guztiak lotzen dituen argumentu haririk, ipuinak autonomoak dira. Baina protagonista bera dugu eta hiru berdina. […]

Gaurko lanaren ekonomia irrati tartean Abeltzaintza industrialaren auzia aztertu dugu Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin. Polemika erraldoia piztu dute Alberto Garzon kontsumo ministroa ‘The Guardian’ egunkarian egindako elkarrizketa eta horri tiraka sektorearen egoera aztertu dugu. Bestetik Aitor Balbasek Caparrosko behitegi erraldoiaren xehetasunak ekarri dizkigu. Europako behi instalaziorik handiena Caparroson dago, Nafarroa […]

Birkit musikariak bakarkako bigarren lana argitaratu berri du. 2017 “emen” lana plazaratu zuen eta 2021 bukaeran bere bigarren lana  iritsi da, aurrekoarekin alderatuta badakar aldaketa batzuk, izan ere oraingoan taldearekin batera landutako kantuak aurkezten dizkigu. Irratira batu zaigu. Birkitekin  Inertzia deitutako lanaren inguruan luze berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220110_Birkit.mp3 Deskargatu hemen.

Datorren ostegunean, urtarrilak 13, hasiko da Bilboko Zirkuituaren edizio berria Errekaldeko Udal Zentroan, Alex Quirogaren “El Actor” obrarekin. Ekimen aitzindaria eta bakarra da eta aukera ematen du sortzaile eta antzerki- eta dantza-talde berriek beren lanak publikoari hurbiltzeko. Zehazki, programa honek Bizkaiko 10 konpainiaren 17 emanaldi hurbilduko ditu doan auzo ezberdinetara […]

Bilboko auzo elkarteen federazioak urteberriarekin batera Osasungintzaren egoera salatzeko mobilizazioak deitu ditu Bilboko hainbat auzoetan. Osasungintzan Langile-defizita egiturazko arazoa dela salatu dute. Gobernuak telefono bidezko arretaren onurak  goraipatzen dituen bitartean herritarrek itxarote-ilara luzeak sufritu  behar dituzte, zerbitzu prekarioa pairatzen dute, familia-medikuarekin hitzordua hartzeko arazoak. Horregatik kalera aterako dira Urtarrilaren 12a […]

Milaka lagunek euskal presoen aldeko urratsak egiteko eskatu zuten larunbatean Euskal herrian egondako  200 bat mobilizaziotan, eta jendetsua izan da Bilboko manifestazioa ere, baina ezohikoa. Sarek nabarmendu du salbuespenezko politikak amaitzeko ordua dela: «Ez dugu pribilegiorik nahi, justizia eta giza eskubideak baizik». Bego Atxa bozeramaileak atzo balorazio baikorra egin zuen  […]

Ospakizunez eta maitasunez betetako aroa eta baita opariez, Olentzero ere irratira etorri da, Abenduak 25 honetan saio berezia prestatu dugu.  Familia bazkaria bitartean edo gabon zaharrak prestetan joateko. Badagoelako zer ospatu gainera hain azkar pasatzen da horregatik zukua aterako diogu gaurko saioari.  Gabon kantak entzuteko gonbita egiten dizuegu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211220_nostalgia_gabonak.mp3 Deskargatu […]