Kaleko erabileraren inguruko ondorioak aztertuko dituzte Ekainaren 22an Bilbon

Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak duela gutxi argitaratu ditu Soziolinguistika Klusterrak, eta emaitza horien azterketa izango da aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren muina. EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan egingo dituzte jardunaldiak, ekainaren 22an. Jardunaldian euskararen biziberritzean beharrezkoak diren gaien inguruan arituko dira, eta aktibistek, adituek eta erakunde arduradunek ondorioak eta iritziak partekatuko dituzte. Bestalde, datozen urteetarako erronkak identifikatzen ere saiatuko direla nabarmendu du Klusterrak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: The Grace of Dionysus hirukote zumaiarrak 'Quimera' lana aurkeztu digu

ar. Eka 7 , 2022
The Grace of Dionysus hirukote zumaiarrak ‘Quimera’deituriko lana aurkeztera etorri da gaurkoan bilbo hiria irratira.  Christos Foufounis (ahotsa eta gitarra), Abraham Larrañaga (baxua) eta Ion Sarasketa (bateria). Lau urte igaro dira Katharsis ‘ disko aurkeztu zutenetik. Bestalde, diskoaren formatu fisikoari dagokionez, binilozko tirada egin dute eta CDzko beste baten alde […]

Honekin lotuak