SOINUGELA: Mila esker Lou Reed (bonus tracks), Taj Mahal eta Ry Cooder, Dusty Springfield, Joe Messina

Orain dela zortzi urte, Jonan Ordorikak antolatuta, Lou Reed, mila esker kantu bilduma argitaratu zen, New Yorkeko musikariaren hamaika kantu euskaratuta eta hainbat euskal musikari eta abeslarik moldatuta, Fernando Saunders eta Paco Locoren partehartze ezinbestekoarekin. Geroago, bonus track pare bat etorri dira, azkenekoa aste honetan merkaturatua. Gaurkoan, azkeneko hauek gehi beste pare bat entzun ditugu, eta Imanol Ubeda kantariarekin eta Paco Loco ekoizlearekin hitz egin dugu telefonoz. Entzun ditugun kantuak: Rock’n’roll (Andoni Basterretxea), I’ll Be Your Mirror (Maddi Oihenart), Mila esker (instrumentala, Paco Loco), Damoclesen Ezpata (Imanol Ubeda) eta Sword of Damocles (Lou Reed).

Taj Mahal (79 urte) eta Ray Cooder (75 urte) orain dela 55 urte Rising Sons Kaliforniako taldearen partaideak izanik, elkarrekin egin zuten lan. Orain berriro elkartu dira, Cooderren Joachim semearekin aintzinako folk-blues-a grabatzeko. Get on Board Sonny Terryk eta Brownie McGheek 1952an egin zuten folk kantu bilduma ikaragarria izan zen. Honen omenez Cooder-ek eta Taj Mahalek antzeko kantutegia egin dute: The Midnight Special, The Midnight Special (Sonny Terry), Pick a Bale of Cotton, Drinkin’ Wine Spo-Dee-O-Dee, I Shall Not Be Moved eta My Baby Done Changed the Lock on the Door.

Dusty Springfield (1939-1999) Ingalaterrako soul kantaririk handienetakoa izan zen. 1968an grabatu zuen Memphisen kantu bilduma ederra eta, bertatik, Son of a Preacher Man entzun dugu. Aurten Dusty Sings Soul 24 kantuko bilduma kaleratu dute eta haietako batzuk entzun ditugu: Can’t I Get a Witness (1964), Take Another Piece of my Heart (1968), Do, Re, MI , (1968), Every Ounce of Strenght (1966) eta Don’t Let Me Lose This Dream (1967).

Joe Messina gitarra jolea Detroiten jaio zen 1928an eta oraintsu hil da. Musikari trebea, Charlie Parker eta Miles Davisekin jo zuen zuzenean eurek Detroiten jotzen zutenean. Baina bere lan nagusia Motown diskoetxearen Funk Brothers estudioko musikari taldeko kidea izatea izan zen. Anaia zuria soulduna deitzen zioten. Entzun dizkiogun kantuak: What’s Going On (Marvin Gaye) eta Dancing in the Street (Martha and the Vandellas).

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Funcor kooperatibaren inguruan eta langile immigrante erregulazioa

al. Eka 6 , 2022
Agenda sindikalarekin abiatu dugu saioa, Eki Etxebarriak datozen hamabost egunetan izango diren deialdien berri eman digu. Funcor izan zen esperientzia kooperatibo eta kulturala ezagutzeko jardunaldiak egin dira  Elorrion eta horren inguruko zehetasuna ekarri dizkigu Jabier Lertxundik. Izan ere, Funcor galdategia edota nekazal makinaria saltzeko fabrika izatetik, igaro zen izatera euskarazko […]

Honekin lotuak