Gabriel Arestik lortuko du bere lehen lanpostua Zorrotzako portuan, eta honek dakarkio herri langilearen partaide bihurtzea. Migrazio urteak dira, eta Bilbo eta inguruko herrietan populazioa gorako doa etenik gabe. Klase borroka eta asimilazio linguistikoa eta kulturala era gordinean agertzen dira frankismoan. Gabriel  Arestik herri langilearekin konpromiso estua agertzen du, eta […]

Edizio honetan polemika sustatzen dugu, Bankuen kutxa zerbitzu eskubidearen aldeko lege proposamena dela eta. Aztertuko ditugu proposamenak eta eztabaida hasiko da konponbideak susmatzen. Geroago, Berri Azkarrak eta TituLOL gure agendara bueltatuko dira. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean330.mp3 Deskargatu […]

Bizikleta, txirrindula… Bi gurpilen gainean ibili gara gaurko saioan. Igor Anton ekarri dugu programaren erdigunera, eta berba azkar eta zuzenean ekarri digu bizikletaren izana eta egina. Lasterketa handietan lortutako loriak eta ezinak, istripuak eramandakoak, etorkizunak dakarkeena… Jabi Secok Bilboko BIZIZ BIZI elkartearen nondik norakoak ekarri dizkigu, Aritz Goiriena elkarrizketatu dugu, […]

Aste Santua ate joka dugun honetan Gazteolako lagunak batu zaizkigu irratira. Oporretarako eskaintza bereziak prestatu dituzte, euskaraz Bilboko erdigunean jolasteko eta ikasteko. Batetik gaztetxoenentzat antzerki tailerrak antolatu dituzte eta bestetik euskara indartzeko ikastaroak ere prestatu dituzte beti ere ondo pasatzea eta gozatzearen helburuarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220224_gazteola_unai.mp3 Deskargatu hemen.

Ostegunarekin abiatuko dira Bilboko aratusteak, konpartsetako Ioritz batu zaigu gure sintoniara. Aurreko asteburuko kopla eta torraden lehiaketan izandako giro aparta azpimarratu du. Gaurtik asteartera bitarte antolatutakoaren xehetasunak ekarri dizkigu. Saila izan bada, lortu dute, lan asko egin ostean inauteriak antolatu eta dei egin dute bilbotarrei parte hartzera. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220224_konpartsak.mp3 Deskargatu hemen. […]