Elhuyar Zientzia azokatik eginiko zuzeneko saioa entzungai

Zientzian azokan asteburu osoan zehar gazteek ikasturtean landutako 200 STEAM proiektu egongo dira ikusgai, baita tailerrak, esperimentuak eta zientzia-ikuskizunak ere. Elhuyar Zientzia Azokan,gazteek ez ezik, Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibertsitateek ere parte hartuko dute. Zuzeneko saio berezia egin dugu bertatik eta hainbat proiektu ezagutzeko aukera izan dugu.

Irratsaioa hasteko, Elhuyar elkarteko Zientzia Hezkuntza arloko kide Danel Solabarrieta dugu gurekin, #ZientziaAzoka honen koordinatzaile lanetan dabil eta aurtengo egitarauaren xehetasunak azalduko dizkigu.

Ingeniaritza Eskolako Asier Aurre azaldu digu bera eta beste 80tik gora lagunek parte hartzen duten Formula Student Bizkaia taldean sortu duten auto elektrikoa. Auto ikusgarria eta izugarri azkarra, 3 segundoan 120 km/h hartzen du.

Elorrioko institutuko irakasle Zorione Fundazurik azaldu digu ikasleek metodo zientifikoa aplikatuz ikas dezaten ahalegintzen dela. Ikasleak honelako ekitaldietara etortzeko prestatzea ere zer nolako prestakuntza interesgarria den azpimarratu digu.

Aitzol Portularrume eta Gorka Goikoetxea Usurbilgo Udarregi ikastolatik etorri dira, sakelako telefonoen erabileraren inguruko ikerketa egin dute, baita ikasgeletako CO2 mailen neurketa.

Mikel eta Gorka Donostiako Maria Reina eskolatik etorri dira #ElhuyarZientziaAzoka honetara. Bizikletetarako zubi bat diseinatu eta 1/100 eskalako maketa egin dute.

Izarok eta Paulak Eskolapios ikastetxetik parte hartu dute Zientzia Azokan.Eklipse simulagailua  egin dute eta nola funtzionatzen duen azaldu digute.

Arratzuko Barrutialde institutuko Ainhoaren taldeak, COVID19 dela eta, gelak aireztatu beharrak sortutako hotzari aurre egiteko sentsoredun manta elektrikoa egin du. Noarenak semaforo bat egin du, ikasgelan zarata handiegia dagoenean gorri jartzen dena.

Begonazpi ikastolako bi proiektu ezagutu ditugu, itsasontziak hidrogenoz mugitzeko ikerketa eta platano azalarekin kartoia egiteko prozesua.

Saioa osoa entzuteko klikatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Konpartitzea da jostailurik onena

lr. Eka 4 , 2022
Konpartitzea da jostailurik onena! Gaur horri buruz aritu dira Ilargi eta amama, Lur etxe aldaketa egiten egon baita. Behar ez dituen gauza batzuk oparituko ditu gehiago behar dituztenentzo. https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220604_gaurezdagoeskolarik_jostailuak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak