Lau ordu pasatxo igaroko ditu 22. Korrikak gurean eta, Erandiori lekukoa hartu ostean, eskuz esku eta auzorik auzo ibiliko, harik eta Barakaldoko herritarrei eskualdatzeko ordua iritsi arte. 19:30ak baino lehentxeago Elorrietatik sartu eta gauerdiaren atarian Zorrotzatik aterakoa da. Korrika iritsi aurretik hamaika ekitaldi antolatu dituzte Bilboko auzo askotan. Zazpi Kaleetan […]

Lotarako poeturak aztertu ditugu gaurkoan. Teoriak dio onena aratean lo egitea dela; gora begira etzanda gure bizkarrak, birikek, gorputz osoak, postura fisiologikoa (normala, estandarra, orekatua) gordetzen dutelako. Rankingaren bigarren postuan eskuineko alderako posizioa legoke. Hurrengoa ezkerreko alderako posizioa (bihotzaren gainean alegia). Eta azkena, teorikoki txarrena, ahuspezkoa izango litzateke. Honaino teoriak […]

Agenda sindikalarekin abitu dugu saioa, datozen egunetan iragarrita dauden mobilizazio eta protesten berri eman digu Eki Etxebarriak. Lehengo Beti On enpresako langileen grebaz jardun dugu, Tunstall Televida-GSR-Grupo IMQ enpresak kudeatzen du Eusko Jaurlaritzaren Beti on telelaguntza zerbitzu publikoa. Honek, etekin handiak lortzen ditu Eusko Jaurlaritzak horren kudeaketarako bideratzen dituen 41 […]

Sega Sound killers taldea bueltan da 12 kantuz osatutako lana aurkeztu dute, Dolu deiturikoa. Matxet batu zaigu irratira. Arnasik ez deituriko kantuak  zabaltzen du diskoa,”Ongi etorri kulturaren hilerrira” diote, eta horren inguruan hausnartu nahi izan dute diskoa, bi urte hauetan musikak bizitakoa islatuz.  ezkor abiatzen duzue diskoa. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220404_sega_sound_killers.mp3 Deskargatu hemen.

Dena ez dugu futbol eta frontoi, baina kirol asko dira pilotaz jokatzen. Horietako 2 ditugu gaurkoan aztergai: Softball eta Beisbol kirolak zer ete? Gaurko Kirol Eskirol saioan duzue erantzunik, izan ere, San Ignazio Beisbol taldeko Markel Mendizabal izan dugu tertulian eta Orio Softball taldeko Igone Etxeberria elkarrizketatu dugu. Kolaboratzaileek ere […]

Bertso Eguna zita handia da, urtero egutegian gorriz markatua. Aurten Izpuran izan dugu hitzordua, iaz Iruñea eta Getarian, eta aurretik beste hamaika saio. Gaurko POTTO saioan, “Delorean” autoa hartu eta denboran zehar egin dugu bidaia, Bertso Egun askotara egin dugu bisita. Eneko Lazkoz, Oihane Perea, Jon Maia, Iker Gurrutxaga, Sustrai […]

Lincoln Wayne Chips Moman Georgiako La Grange herrian jaio zen 1937an eta bertan ere hil zen 2016an. Gaztetxoa zela eskolatik ihes egin eta Memphisera jo zuen. Bertan, rockabilly talde pare batean jo zuen, baina laster Stax diskoetxean ekoizle, kantu egile eta soinu ingeniari bilakatu zen. Ipar Ameriketako herri musiketan (rock, […]

Apirila antzerki arinaren hilabetea da Bilboko Pabellón 6 aretoan. Aurten ere, urteroko hitzorduari eutsita, IX. Antzerki Arinen Jardunaldiak egingo dituzte, apirilaren 1ean, ostiralean, hasi eta apirilaren 24ra arte iraungo dute, eta hamasei antzezlan ikusi ahal izango dira, hamaika gaztelaniaz eta bost euskaraz, denak estreinaldiak. Asteburuetan izango dira saioak, bakoitzean lau […]