MUSIBLA #161: U.S. Girls, Xoriñoak Kaloian, Occhi di Farfalla, Sinead O’Brien, Liher, Turnstile, SeiUrte

U.S. Girls proiektuaren atzean Meg Remy musikaria dugu. Izena gorabehera, Toronto hirian sortutako proiektua da. Euren azken diskoa 2020an kaleratu zen. Heavy Lights izeneko grabazio honetan musikari nomina luzea dago Remyren ahotsa inguratzen. Aurreko diskoan bezala, motown soinuari egindako keinu sonoroa nabarmena da. Xoriñoak Kaloian taldea ekarriko dugu hurrengoa. Eguzkia Jaikitzen Da diskoa kaleratu berri dute. Metala jorratzen duen taldea dugu, baina parametro horietatik haratago doan izpiritua atzematen da euren konposizioetan. Occhi di Farfalla taldeak Iraun diskoa kaleratu berri du. Oraingo honetan energia dario grabazioari. Soinu hipnotikoak. Oso disko gomendagarria. Hurrengo gonbidatua Sinead O’Brien izango da. Bere hitzaldi musikatuak abestu eta hitz egitearen arteko espazioan kokatzen dira. Sinead-ek entzulea harrapatzen du eta ez du askatzen abestia bukatu arte. Aurrera gure bidean Liher taldearen txanda izango da. Eta Hutsa Zen Helmuga izeneko grabazioa kaleratu berri dute eta Musibla saio honetan disfrutatzen ari gara euren musikarekin. Baltimore hiritik datoz Turnstile. Harcore punk jorratzen duen taldea, soinu beteak, barrenak dardarazten dituztenak. Glow On da euren azken diskoa. Eta bukatzeko SeiUrte taldearen musika. Euren azken diskoan (Cabo Cañaveral) bildutako abesti bat ekarriko dugu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Pubiseko osteopatia dinamikoa Oier Gorosabel fisioterapeutarekin

az. Mar 23 , 2022
Lesio hau oso ezaguna egin da azken urteotan, futbolaren gorakadarekin. Argitu ditzagun izenak lehenengo eta behin: pelbisa, pubisa… Izan ere, nahastea sor dezaketen izenak dira, batez ere taberna giroan. Pelbisa hiru hezurrez osatutako unitateari esaten zaio, kaleko hizkeran ipurdia, aldakak eta izterrondoak. Hiru hezur horien izenak iliakoak eta sakroa dira. […]

Honekin lotuak