PIPERPOLIS: Merina Gris taldearen “Zerua orain” lana ezagutu dugu

Merina Gris taldeak tantaka plazaratu ditu kantuak, dagoeneko Zerua orain disko osoa dugu entzungai. Zortzi abestiz osaturiko taldearen lehen disko luzea da, produkzioan Ed is Dead eta Cris (Belako), eta Izaro eta Eneko Sagarduyren kolaborazioak dituena. Merina Gris taldea Donostiako hiru gaztek osatzen dute (Sara, Julen eta Paskal). Hirurek bazuten lehendik eskarmentua musikaren industrian, eta 2020an beren indar sortzaileak batzeko erabakia hartu zuten.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #161: U.S. Girls, Xoriñoak Kaloian, Occhi di Farfalla, Sinead O’Brien, Liher, Turnstile, SeiUrte

az. Mar 23 , 2022
U.S. Girls proiektuaren atzean Meg Remy musikaria dugu. Izena gorabehera, Toronto hirian sortutako proiektua da. Euren azken diskoa 2020an kaleratu zen. Heavy Lights izeneko grabazio honetan musikari nomina luzea dago Remyren ahotsa inguratzen. Aurreko diskoan bezala, motown soinuari egindako keinu sonoroa nabarmena da. Xoriñoak Kaloian taldea ekarriko dugu hurrengoa. Eguzkia […]

Honekin lotuak