Pagasarri Bilbon dugun mendia da. Bilboko herritarrek gehien bisitatzen duten mendia eta, ziurrenik, gehien maite dutena. Baina Bilboko hiri handiarekiko hurbiltasun beragatik, Pagasarriko mendigunea azpiegitura ugari igarotzeko erabiltzen da (errepideak, autobideak, linea elektrikoak, Artigasko zabortegia), bertako baliabideak erabilak izan dira (zortzi harrobi, horietako bat gaur egun ustiatzen ari dena) eta hondakinak eta zaborra botatzeko erabili da. Horregatik guztiagatik, inpaktuak ezabatzeko, horien erabilera behar bezala kudeatzeko eta Pagasarriko ingurumena hobetzeko, hainbat taldek Pagasarri hobetzeko plan bat eskatu zioten Bilboko Udalari, eta Pagasarri mendiko Plan Berezia onartu zen 2008. urtean. Urte hauetan hobekuntza-ekintzak egin dira, baina planean jasotako proposamen asko ez dira egin, eta, bestalde, ziur beste talde edo pertsona batzuek ideia gehiago izango dituztela Pagasarriren ingurunea hobetzeko. Horregatik, Ekologistak Martxan-ek liburuxka bat egin du, eta bertan, proposamenak jaso eta parte hartze prozesua abiatu dute.
Deskargatu hemen.