Dena prest Bizkaiko Bertsolari finalerako

Larunbatean, Abenduak 18an Bizkaiko Bertsolari finala jokatuko da Bilbao Arenan. Gaur bertan prentsa-urrean agertu dira zortzi finalistak, aurretik txapeldun izandako bi bertsolarik kantatuko dute Onintza Enbeita, eta 2016ko edizioko irabazlea, Etxahun Lekue. Horiekin batera, Aitor Bizkarrak, Jone Uriak, Nerea Ibarzabalek eta Xabat Galletebeitiak ere ezagutzen dute Bizkaiko finala. Aldiz, debuta egingo dute Aitor Etxebarriazarraga  eta Gorka Pagonabarraga. Orain artekoetan bezala, zortzi bertsolariek bost ariketa osatu beharko dituzte lehenengo zatian, eta puntu gehien eskuratzen duten biak igaroko dira buruz burukora. Azken zati horretan hiru ariketa egongo dira, ofiziotan bi (zortziko txikian eta sei puntuko motzean) eta kartzelako lana. Arratsalde osoan zehar puntu gehien batu dituenak jantziko du Bizkaiko txapela. Lehenengoz, lagun bik jantziko diote txapela Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari: Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Nafarroako Bertsolari txapelketa

ar. Abe 14 , 2021
Bertsolaritzaren lubakian, Bilbo Hiria irratian Nafarroako Bertsolari txapelketaren finala aztertu dugu, eta txapeldun handiarekin prosa bizian izan gara berbetan. Anaitasuna kiroldegian izandako bertso eta ariketa hautatuak zabaldu ditugu (aukeraketa diktatorialean) eta Saioa Alkaiza ekarri dugu programara Bejondeizula, Saioa! GORA Nafarroako eragileak! https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211208_potto_nafarroako_finala_272.mp3 Deskargatu hemen.  

Honekin lotuak