Ibaizabalen ezkerraldean, Abandoko Errepublika Bilbok bereganatu zuen 1870 urtean, hiriaren lehen zabalgunea bertan garatzeko asmoz. Abandoko bihotzean dago Albiako lorategi zabala, Colon de Larrategi eta Ibañez de Bilbao kaleen artean. Arestitarren etxetik oso hurbil, Albia da, beraz, Abandoren bihotza. Albia Lorategiaren albo batean, gaur Justizia jauregia kokatzen den toki berean […]
Gaur azken asteotan hil diren musikari batzuen musikarekin hasiko gara. Maiatzaren 3an Lloyd Price zendu zen New Yorken. Louisianan sortu zen 1933an eta 50eko urteetan rhythm and blues musikaren erraldoia bilakatu zen. Entzun dizkiogun kantuak: Lawdy Miss Clawdy (1953), Stagger Lee (1958). Pervis Staples maiatzaren 6an hil zen 85 urte […]
Klima aldaketari aurre egin beharra dela eta, ezarritako helburuetara iristeko, estatuek diruz lagundutako transizio energetikoaren harira, negozioak egiteko aukera berriak sortu dira eta inbertsoreak sartu dira lehian. Badirudi, hala ere, baimenak eta dirulaguntzak lortzeko baldintzak oso asimetrikoak izango direla: korporazio handiak, erregai fosilen eta energia nuklearraren aldeko apustua egin dutenak […]
Bi metroko oinarria eta sei metroko altuera du piezak, eta Bilboren historia du hizpide: altzairuz eta egurrez egina dago, eta merkataritza ontziei eta arrantzaleen txalupei egiten diete erreferentzia materialek, hurrenez hurren Jesus Lizasok 2010ean egindakoa, Corten altzairuz. Sei metroko altuera eta bi metroko oinarria du, eta jarrera hieratikoa duten bi […]
Silitia taldea ezagutzeko aukera izan dugu saioan. Xabi eta Ibaik osatzen dute taldea 2018an hasi ziren musikarekin jolasean eta argitaratu berri dute “Agata” deituriko lanaz berba egin dugu beraiekin. Dantzarako gonbita eta umorez zipriztindutako kantuak sortu dituzte. Diskoa osorik autogestionatu dute, konposiziotik, letretatik, grabaziotik, produkziotik hasi eta masterreraino. Silitiako eragiketa […]
Gaurko bertsio saioan Way Cochram kantariak idatzitako kantua izan du hizpide Rafa Rudedak. Wayne Cochran 1955ean hasi zen bere lehen bandarekin. Soul abeslari amerikarra zen, ezaguna bere bitxikeriengatik eta bere orrazkera zuriagatik. “Arimaren Zaldun Zuria” bezala aipatzen zen batzuetan. Cochran gaur egun ezagunena da “Last Kiss” abestia idazteagatik Bertsioak J. […]
Bilboko Euskal Museoak bi urte barru izango duen itxura berria ezagutu dugu. Berrikuntza integralak, museoa osatzen duten eraikinen lotura estetikoa bilatzen du.Bilboko museoak 6.400 metro koadro irabaziko ditu, hura handitzeko behin betiko proiektuaren arabera. Kanpotik itxura uniformea eman nahi diote eraikin multzoari. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210705_euskalMuseoa.mp3 Deskargatu hemen.
Azken urtean euskal presoen egoera aldatu da, ostiralen jakin genuen, zazpi euskal presoren destino berriak jakinarazi ditu Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak. Horietako hiru Euskal Herriratu egingo dituzte, eta lau, berriz, Euskal Herritik gertuago dauden kartzelatara hurbilduko. Gerturatzeak presoen senide eta lagunen zama arintzen du, baina oraindik ere mobilizazioak egingo […]
Ostiralean hasi zen Euskarabentura espedizioa Osasun egoera dela eta aurtengo Euskarabentura ezin izango da aurreko urteetan bezala gauzatu, eta ibiltaria izan beharrean espedizioak kanpaldi formatua izango du. Guztira 16-17 urteko 120 gaztek parte hartuko dute, hamar egunetako bi txanda ezberdinetan. Lehen asteburua pasata , gaur Larrun mendian harrapatu ditugu. Pozik […]
Afrikatik datorren artista batek irekiko du gaurkoa. Angelique Kidjo Beningoa da baina azken urte hauetan ezagun bilakatu da nazioartean afrikako erritmo tradizionalak modu oso pertsonal batean emanda. Bere azken diskoko (Mother Nature) bi abesti entzungo ditugu. Segidan Gernikako Audience taldearen azken diskoarekin jarraituko dugu. Tolesdurak izeneko grabazioa duela gutxi atera […]
