Zer eingou astebururan Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Beldurra piztu dugu eta gau beltza edo arimen gauen inguruan mintzatu gara gaurko saioan. Asteburuan egongi direnenen errepasoan Hirian jaialdia aipatu dugu gaurkoan. Bilbao BBK Liveko aurrekaria dugu Hirian, 2020an aurreikusitako ezer ez da […]
Lehengo egunean ia txiripaz, 1973an kaleratu zenetik maite nuen kantua entzun nuen berriro eta Brian Enoren lanari buruzko Soinugela saio oso bat pentsatu nuen. Kantu hori gaurko urrezko kantua dugu, Enoren bakarkako lehenengo bilduman zegoen Baby’s on Fire entzun dugu. Kantu horretan Robert Fripp gitarra joleak parte-hartze funtsezkoa izan zuen. […]
‘Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka’ kanpainaren 2020ko edizioa jarri du abian beste urte batez Errigora ekimenak. Kanpaina honen bidez, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko jakiez osatutako saskiak eskainiko dira eta, auzolanari esker, hauen balioaren zati bat zonaldeko euskalgintzara bideratuko da, Tuterako, Lodosako eta Vianako ikastoletara, Erriberako AEKra eta Sortzenera, hain zuzen […]
Ongi etorri Errefuxiatuak etorkinen eta migratzaileen defentsarako plataforma sozialak, beste hileko azken ostegun batez, gosari soziala antolatu du Bilboko Udalaren gizarte zerbitzuen bulegoaren aurrean. Gosari sozial honetara hurbiltzen diren errefuxiatu gehienak gazteak dira, 18 urte bete aurretik instituzioen babesa jaso dutenak eta orain kale gorrian aurkitzen dienak. Bestalde, koronabirusa geratzeko […]
Bi herri ekarri ditugu uhinetara: Santutxu eta Mungia. Santutxuko Karmelo plazan izan zen zapatu eguerdian udazkeneko azken bertso-jaialdian (COVID gaitzaren eraginez udaberritik udazkenera pasatutakoan) kantuan izan ziren Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza; Mungiako bertso-saio musikatuak, aldiz, 6 bertsolari izan zituen taulagainean: Etxahun Lekue, Nerea Ibartzabal, Malen […]
Gaurkoan Green New Deal proposamena zer den azaltzen saiatu gara. AEBetan, 30eko urteetako depresio ekonomikoaren garaian, Roosevelt presidente demokratak abian jarritako New Deal politika sozialen kontzeptuaren eguneratzea, ekologiaren eta jasangarritasunaren ikuspegia gehituta, proposatzen du itun berde berriak, krisi sozioekologikoari erantzun berdea. Alderdi demokrataren proposamena da hau, errepublikarrek erregai fosilak neurrigabe […]
Hamar urte igaro dira Azkuna Zentroko Mediatekak atea zabaldu zituenetik. Ordutik arte-sorkuntzarako, ikaskuntzarako eta esperimentaziorako gune bihurtu da eta batez beste milioi erdi erabiltzaile jasotzen ditu urtean. Mediatekak BBKrekin duela 12 urtetik indarrean duen lankidetza-hitzarmena berritzea funtsezko laguntza izan da proiektu honetarako. Fernando Perez Azkuna Zentroko Zuzendariak dioenez, etokizunera begira […]
Maialen Aranburu, Edurne Larrañaga eta Asier Zamorano bozeramaileek aurkeztu duten mobilizazio dinamikak hiru ardatz nagusi ditu: Ondasunak banatu, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak garatu. Bozeramaileek diotenez, dinamika hau sortu dute egungo sistema zalantzan jartzen dutelako eta salbuespen egoera sortu duen osasun krisiak langile zein herritar sektore zabalen bizitzak inoiz baino […]
Gaurko saioari hasiera emateko Petti ekarriko dugu, bere azken diskoko (Manipulazio estrategiak) bi abestirekin. Disko honetan Petti hitzetatik abiatu da. Hitzak Noam Chomskyren pentsamenduan oinarrituta Harkaitz Canok egin duen errebisio pertsonala dira. Artefakto kulturala musika disko huts baino. Tenpora taldeak Berriro asma nazazu diskoa kaleratu berri du, laugarrena euren ibilbidean. […]
Andoni Mutiloak estreinatu berri du “Esnatu naiz” kabareta. Antzerkia, dantza eta musika uztartuz, hainbat gaien ingurua hausnartzeko aukera ematen digun antzezlana dugu. Obra lehengo aldiz Donostiako Poltsiko Antzerkiaren jaialdian estreinatu zuen . Orain, berriz, lanaren bertsio luzea landu du. Ikuskizun honetako protagonista Elur da, trans kolektiboko artista. Londresen bizi da. kabaret honetan artistaren atzean […]
