SOINUGELA: The Zombies, Rod Argent, Drive-by Truckers, Dave Alvin, Classic Blues Songs

2015ean Ingalaterrako beat musika garaiko talde ezinbestekoa izan genuen Kafe Antzokian berton. St. Albans Bertan sortutako The Zombies taldeko jatorrizko Rod Argent eta Colin Blunstone partaideek berriro elkartu ziren orduan. 1964-1968 bitartean grabatu zituzten hainbat kantu, baina arrakasta txikia lortu zuten. Denborarekin, The Zombies gero eta goraipatuagoak izan ziren. Gaurko urrezko kantua She’s Not There (1965) izan dugu, eta gero beste kantu batzuk ere entzun ditugu: Tell Her No (1965), Kind of Girl (1965) eta Time of the Season (1968).

Bide batez, The Zombies desegin ondoren, Rod Argent-ek, taldearen teklatu jole eta kantu egile nagusiak, bere kabuz egindako kantu batzuk ere entzun ditugu: God Gave Rock’n’Roll to You, Hold Your Head Up, eta Liar.

Patterson Hood eta Mike Cooley-ren Drive-By Truckers taldea etengabe dabil grabatzen. Aurreko bilduma, The Unraveling, eta hamar hilabete geroago The New OK izeneko kantu berri sorta atera dute. Bertatik entzun ditugu: Watching the Orange Clouds, Tough to Let Go, Sarah’s Flame eta The KKK Took My Baby Away. Drive-By Truckers-en ibilbidea luzea da eta 2008an zuzenean grabatutako kontzertu ahanztezin batetik, Austin-en hain zuzen ere, kanta pare bat berreskuratu ditugu: Perfect Timing eta Marry Me.

Dave Alvin kantari-kantuegile kaliforniarrak garai ezberdinetan grabatutako kanta batzuk (eta orain arte entzungabeak) jaso ditu 2020an kaleratu den From an Old Guitar disko ederrean. Entzun ditugunak: Link of Chain, Highway 61 Revisited, Variations On Earl Hooker’s Guitar Rhumba, Inside, Peace, Beautiful City ‘Cross The River eta Dynamite Woman.

Aurtengo homrarako Classic Blues Artwork egutegiarekin batera kaleratu duten CDtik kantu batzuk aukeratu ditugu. Benetako altxorrak dira, orain arte gutxitan entzundakoak: Terrible Murder Blues (Bertha Henderson, 1928), Undertaken Blues (Buddy Moss, 1935), Pneumonia Blues (Blind Lemon Jefferson, 1929).

Deskargatu hemen.

One thought on “SOINUGELA: The Zombies, Rod Argent, Drive-by Truckers, Dave Alvin, Classic Blues Songs

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Harrapazank ekimenaren 16. edizioa martxan da

ol. Ots 5 , 2021
Bilboko Udalak abian jarri du Harrapazank-en hamaseigarren edizioa, gazteentzako euskarazko aisialdi-programarena. Ekimen honetan badira jarduerak 10 eta 18 urte bitarteko gazteek aukera izan dezaten beren sormena eta talentua erakusteko eta garatzeko. Euskaltzaleen Topaguneak kudeatua, elkarlanean garatzen da, eta xedea du euskara sustatzea Bilboko gazteen artean, aisialdirako aukerak eskainiz, bestelakoak, erakargarriak […]

Honekin lotuak