Saio berri honetan  Apple eta Google aurkeztu dituzten gailu eta funtzionalitate berriak komentatu ditugu. Bestalde, 5G-aren zabalkuntza birpasatu dugu, Euskaltel eta Movistarren eskutik. Twitch euskaraz laster egotea espero dugu ere. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin jorratzen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean302.mp3 Deskargatu hemen.

1

Gaurkoan 60 hamarkadako kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Maurice Williams & the Zodiacs Nashvilletik (Tennessee) Rhythm & blues eta doo-wop abeslari talde estatubatuarra izan zen. 1950eko hamarkadaren amaieran eta 60ko hamarkadaren hasieran aktibo izan ziren.  Jatorriz The Royals Charms taldeak bere izena Gladiolasera aldatu zuen 1957an eta Excelosera 1958an, […]

Urriaren 19an ospatzen da bularreko minbiziaren kontrako borrokaren nazioarteko eguna, Munduko Osasun Erakundeak antolatuta. Egun honen helburua jendartean gaitzaren gaineko oharmena eragitea da, eta bide batez, diagnostiko eta tratamendu egoki eta eraginkor gehiago eskuratzea. Bilboko Udalak, beste urte betez, bat egin du ekimen honekin.  Gainera, babesa agertzeaz gain, eskerrak eman […]

Missouriko Billy Swan kantari-kantugileak 1974an izan zuen bere kanturik zabalduena. Beraz, gaurko urrezko kantua I Can Help izan dugu. Billy Swan aurretik (1962an) Rhythm ‘n’blues Clyde McPhatter kantariarentzat Lover Please abestia egin zuen eta arrakasta hutsa lortu zuten kantu honen ostean Billy Swanen parte hartzearekin beste bi entzun ditugu: The […]

Bilbo hiria irratian zinemari leiho bat irekiko diogu. Azken urteetan pantaila txikirako  egindako lanen inguruan hitz egin dugu. Oraingoan areto handietan ikusteko egiten diren  pelikulak izango ditugu hizpide. Askotan  etxeko sofaren berotasunean ikusten ditugu baina ez da berdina. Zineaz, pelikulez eta sorkuntzaz berba egiteko Ane Urkiola batuko zaigu Bilbo hiria […]

Xabi Aburruzaga trikitilari bizkaitarra, gure irratian ezaguna da dagoeneko. Hainbat disko plazaratu ditu orain arte, berriena pasa den urtean kaleratu zuen ‘Bost’ izenekoa. Duela bi aste Musika Bulegoak emandako saria jaso zuen. Ostiralean kontzertua emango du Leioako kultur Leioan. Aukera ederra berarekin hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201015_xabi_aburrunzaga.mp3 Deskargatu hemen.

Konfinamendutik ihesi, egin POTTO! 2020-2021 ikasturteari hasiera emateko, Euskal Herriaren luze zabalean, prosan egon gara: Bizkaiko bertsozale elkartearen txapelketaren atzeratzea, Arabako Kuadrilla artekoaren finalaren kronika , Nafarroako txapelketaren atzeratzea + Bardoak ekimenaren finalaren aurkezpena (zapatu honetan, Lizarran) eta Xiberu-Lapurdi-Baxenabarreko XILABAren txapelketa. Gehiago nahi? Deskonfinatutako Xabier Silveira + Unai Iturriaga, aukeraketa […]

Open House Bilboko Nazioarteko jaialdiak 4.edizioa egingo du aurten, urriaren 24an eta 25ean, “kaleak bizi” lemapean. Edizio honetan 26 open espazio izango dira, hauetatik 21 eraikinak izango dira, eta 5, espazio publikoak. Bisita gidatuak erabiliko dira horretarako eta hala, arkitekturazko eta kulturazko egitarau zabal batez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. […]

NBEk antolatutako COP gailurra, ez da jada “klima aldaketarena”, berez klima etengabe aldatzen ari delako. Horren ordez, klima krisiaz edo klima larrialdiaz hitz egiten da. Gaurko saioan Txileri buruz mintzatu gara, sasoi gogorrak bizitzen ari baita Hego Amerikako herrialdea. Abenduko COP konferentzia bertan egitekoa zen, baina, Piñeraren gobernuaren aurkako matxinadak […]