Harrapazank ekimenaren 16. edizioa martxan da

Bilboko Udalak abian jarri du Harrapazank-en hamaseigarren edizioa, gazteentzako euskarazko aisialdi-programarena. Ekimen honetan badira jarduerak 10 eta 18 urte bitarteko gazteek aukera izan dezaten beren sormena eta talentua erakusteko eta garatzeko. Euskaltzaleen Topaguneak kudeatua, elkarlanean garatzen da, eta xedea du euskara sustatzea Bilboko gazteen artean, aisialdirako aukerak eskainiz, bestelakoak, erakargarriak eta haien gustuen araberakoak. Aurten lehenengo fasea telematikoki egingo da eta maiatzean Harrapazank kalean ekimena antolatu dute. Itxaso Paiak ekimenaren inguruko xehetasunak ekarri dizkigu. Dagoeneko hainbat saiotarako izen-ematea irekita dago. Informazio guztia Harrapazank.eus webgunean dago.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Elkartasunaren Plaza" Zaldibar Argitu protesten kronika grafikoa

ol. Ots 5 , 2021
Bihar, otsailaren 6an, urte bat beteko da Zaldibarko zabortegia amildu eta bertako langile Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze luiziak irentsi zituenetik. Urte honetan, hainbat izan dira Euskal Herrian han eta hemen egindako mobilizazio, elkarretaratze eta ekitaldiak, Zaldibarren gertatutakoa argitu, erantzukizunak eskatu eta kaltetutako familiei elkartasuna adierazteko. Joaquin Beltran oraindik desagertuta […]

Honekin lotuak