Zinegoak jaialdiaren 18.edizioa martxoaren 1etik 14ra bitartean ospatuko da

Aurtengo Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia modu presentzialean eta birtualean ospatuko da. Jaialdiak egoitza ofiziala Lekeition izango du eta hainbat jarduera antolatuko dira bertan, Bilbon jaialdia ospatzen den bitartean.

“Genero izpirik gabe” lelopean ospatuko da martxoaren 1etik 14ra bitartean Zinegoak jaialdiaren 18.edizioa. Osasun-egoerak ezartzen dituen neurrietara egokitutako edizioa izango denez, aurrez aurre eta modu birtualean antolatuko da aurten. Beraz, ohiko jarduerez gain, jaialdiak online bertsioa izango du Filmin plataforman. Bertan, Zinegoaken eskainiko diren hainbat lan ikusi ahal izango dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #122: Immaculate Fools, Hypoluxo, Badge Époque Ensemble, Mikel Urdangarin, Kim Salmon & The Business, U.S. Girls, Nap Eyes

az. Urt 13 , 2021
Diskotegi zaharrean zirikatzen, Immaculate Fools taldearen lehenengo diskoa topatu dugu: Hearts of Fortune. Taldea jada desagertu den arren hona ekarriko dugu euren musika. Ingelesak izan arren Ingalaterratik kanpo eduki zuten arrakastarik gehien. Egun, taldeko buru zen Kevin Weatherill Galizian bizi da eta bertan jarraitzen du musika grabatzen. Hurrengo taldeak Hypoluxo du […]

Honekin lotuak