MUSIBLA #122: Immaculate Fools, Hypoluxo, Badge Époque Ensemble, Mikel Urdangarin, Kim Salmon & The Business, U.S. Girls, Nap Eyes

Diskotegi zaharrean zirikatzen, Immaculate Fools taldearen lehenengo diskoa topatu dugu: Hearts of Fortune. Taldea jada desagertu den arren hona ekarriko dugu euren musika. Ingelesak izan arren Ingalaterratik kanpo eduki zuten arrakastarik gehien. Egun, taldeko buru zen Kevin Weatherill Galizian bizi da eta bertan jarraitzen du musika grabatzen. Hurrengo taldeak Hypoluxo du izena eta post-punk ukituak dituen musika zuzena egiten dute. Hau da euren azken diskoa eta, bitxia bada ere (hirugarren diskoa delako), taldearen izen bera darama. Hurrengo taldearen musika jazz eta pop musikaren artean mugitzen da, emaitza berezia da zinez. Badge Époque Ensemble dute izena eta euren azken grabazioa da Self Help. Australiara goaz hurrengo artistaren musika ekartzera. Kim Salmon musikaria saltsa askotan sartuta dagoen musikaria da, oraingoan Kim Salmon & The Business formatoan dator The Record Singles grabazioarekin. Hurrengo gonbidatua U.S. Girls taldea da. Meghan Remy Torontoko artista dago izen horren atzean, eta 2018koa da gaur ekarri dugun bere azken aurreko diskoa. Bidaia ugari proposatzen dituen diskoa da, poliedrikoa. In a Poem Unlimited. Kanadan jarraituko dugu hurrengo bandarekin. Nap Eyes. 2011an sortu zen taldea eta gaur ekarri dugun diskoa, I’m Bad Now, 2018an kaleratu zuten. Eta bukatzeko Mikel Urdangarin eta bere azken diskoa Izurdeen lekua. Disko honetako abestiak pianoa erabilita konposatu ditu Urdangarinek lehenengo aldiz. Horra hor emaitza.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Jira eta bira' kalejira antolatu du 'Irati gurasoekin Euskal Herrira' plataformak otsailaren 6an

og. Urt 14 , 2021
Datorren martxoaren 8an hiru urte beteko ditu Iratik, Aranjuezeko espetxean jaio zen haurrak. Espainiar legediak agintzen du Iratik hiru urte betetzean bere gurasoengandik banatu behar duela. Banaketa hori ekiditeko sortu zen ‘Irati gurasoekin Euskal Herrira’ plataforma, eta eskaera zehatz bat egiten dute bertako kideek. Zaballako espetxea amatasuna eta aitatasuna, zein […]

Honekin lotuak