Basolatik berri onik ez komikia aurkeztu berri dute, esku tartean dugula Joseba Larratxerekin berba egin dugu. ‘Xabiroi’ aldizkarian atalka emandako komikia liburu batean bildu dute Asisko Urmenetak eta Joseba Larratxek. Mundu fantastiko batean bildu dituzte Orbaitzetako ola eta bertako XVII. mendeko biztanleak. Erdi aro fantastiko bat agertzen zaigu.
Bad Guy Billie Eilish estatubatuar abeslariaren abestia aukeratu du Rafa Ruedak. Billie Eilish artista bezala ospea lortu zuen 13 urte zituenean, 2015ean SoundClouden argitaratu zen “Ocean Eyes” singlearen ondorioz, eta 2016an Youtuben bideo musikal batekin hasi zen berriz, 14 urte zituenean, fenomeno biral bihurtu zuena. 2017an, “Don ‘t Smile at […]