Trabeskalea: Antsietatea, arnasa hartzeko beharra

Amorrua, haserrea, bakardadea, tristura, etsipena , asperdura edo antsietatea bizi dugun egoerak askori ekarri dizkionak izan digu mintzagai. Antsietatea izan dugu gaurko gaia. Alarma egoera eta konfinamendu neurriak arrastoa uzten ari dira herritar askoren buruko osasunean, eta, horiek arintzeko asmoz, zerbitzu asko jartzen ari dira martxan Euskal Herrian. Guzti horiek ere komentatu ditugu Saioa Hernandez Psikologo eta sexologiarekin.

Deskargatu hemen.

Jae Nichelle

Nire antsietateak eta biok batzuek txortalagun -harremana deritzotena dugu

Ez dugu elkar maite, baina larrua jotzen dit oraindik tarteka, badakizue

Duela urte batzuk elkarrekin bizitzera joan ginen.

Txantxa pribatuak ditugu.

Adibidez,  esaten dudanean “horko horrengan hitz egitera hurbilduko naiz”

nire antsietateak begiratu, eta “bai, zera” esaten dit

Nire antsietateagatik ez nuen zurekin hitz egin.

Posesiboa da bera.

Ez zaio gustatzen nik beste inorekin hitz egitea.

Irrazionala da.

Beragatik

hartuko dut etxera heltzeko biderik luzeena, dagoeneko ikusi dudan norbait ekiditeko,

ez dakit-eta zenbatgarren “aupa”-n dagoen muga onargarria.

Beragatik

ez diet ezer esaten jatetxeetan eskatu ez dudana ateratzen didaten zerbait zarei, jan egiten dut

Izan ere, beharbada patata frijituak nahi nituen

baina ekarri didazun brokolia da behar nuena. Eskerrik asko.

Beragatik

hartuko dut etxera heltzeko biderik luzeena, mutil-lagun ohiaren antza duen

 norbait ekiditeko.

Izan ere, antsietatea entzungailuetan sintonizatzen dudan bakoitzean

beste inork ez ninudela maitatuko esan zidaneko guztiak 

entzunarazten dizkit, hutsik egin gabe.

Beragatik,

jarraitzen dut pentsatzen ez nauela inork  maitatuko.

Etengabe galdetzen diot neure buruari

zer gertatzen ote zaion magia (dela?) sentitzeko

antsiosoegi zegoen neska beltz bati

hegan egin al dezake?

…hegoekin?

Txingurriaren bizimodua ahazterik izango al du?

Beldurra? Egiten duena egiten duela zanpatuko duten arriskuan dagoelako beldurra.

Azaldu nahi dudana da

nire antsietateari ez zaiola gustatzen metaforen bidez azal dezadala

baina etengabe gogorarazten ari zait zein erraza naizen zanpatzen .

Hitz egiten ari naizela,

haren pisuari eusten ari natzaio sorbaldetan

eta horregatik dardar egiten dut tarteka.

Borrokatu egin behar dut

zutunik geldi egoteko

kulunkatzeari uzteko

 Elkarrekin aukeratu dugu gaurko arropa. Azkar lehortzen den zerbait.

Izerditan nago

eszenatoki gainean egotea

zuek ikusi ezin duzuen boxeo-saio batean borrokatzearen parekoa delako,

eta hura konorterik gabe uzteko erabakia hartu dut.

Urteetan borrokatu izan naiz geure etxea neuk gobernatu ahal izateko Gure etxearen gaineko kontrola hartzeko urteetan borrokatu behar izan diot.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Ingurumen ministroen kategoriak

az. Abe 30 , 2020
Ingurumen ministroak. estatu gehienetan egun ingurumen ministeritzak egotea eta ingurumen politikoak egotea azken urteotako borroka ekologistaren ondorioa da. Horrek ez du esan nahi ingurumen politika horiek ekologistak izango direnik. Izan ere, askotan energia enpresei lotuak dira ministroak eurak eta enpresa horien aldekoak euren politikak. Azkenaldion, klima aldaketari aurre egiteko hartutako […]

Honekin lotuak