Garai gogorrak bizi ditugun arren, ahobizi eta belarriprest bueltan dira berriro. Lehenak euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten du uneoro. Bigarrenak, aldiz, bere gaitasun eta aukeren arabera erabakiko du euskaraz noiz eta norekin egin, baina hizkuntza dakitenek berari uneoro euskaraz hitz egitea nahi du.
Hamasei urte edo gehiago dituzten, euskara ulertzeko gaitasuna duten eta hizkuntza ohituretan aldaketa bat egin nahi duten herritarrek ahobizi edo belarriprest rolen artean bat aukeratu eta Euskaraldian parte hartzeko aukera izango dute datorren ostiraletik aurrera. Gainera, bigarren edizio honek hamabost egun iraungo ditu eta berritasun batekin dator, ehunka arigune jarri baitira martxan entitate, enpresa eta dendetan. Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaileak arigune horien funtzionamendua azaldu du.
Deskargatu hemen.