Bilboko Udalak, gizarte eta hezkuntza-arloko beste elkarte batzuekin batera udako udalekuak antolatu ditu, 4.000 plaza inguru eskainiko ditu uztailean eta abuztuan, 6 eta 18 urte bitarteko umeentzat eta gaztetxoentzat Bilbon egingo diren aisialdi jardueretan. Berez, hiru programa dira: Goizeko udalekuak, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako hiriko udalekuak, goizetan jardungo […]

Hedabideen diagnostikoa egin du Hekimenek, Euskal Hedabideen Elkarteak bazkideen artean . Pandemiaren eragina neurtzeko euskal hedabideetan. Herri ekimeneko hedabideak ere osasun krisiaren ondorioak pairatzen  ari dira. Igor Astibia dugu gurean . Konfinamendu garaian, elkarteko hedabideen webguneetako erabiltzaileak nabarmen gehitu dira, baina publizitateko diru iturrietan %40tik gorako murrizketak egon dira. Harpidetzetan […]

Irailean argitaratuko du bere lehenengo lan luzea. Gaurkoa Rafa Ruedak disko berri horretako aurrerapen kantua ekarri digu. Atzo argitaratu zuen kantua eta bideoklipa, “Ama hil zaigu”. Artzeren poemarekin kantua egin dui, nahiz eta askorentzat letra ezaguna izan Mikel Laboak musikatu zuen 1974ean, oraingoan bertsio baino be-interpretazioa da. Diskoa Aitor Etxebarriaren […]

Amaia Miranda eta Verde Pratok kontzertua eskainiko dute gaur Bilborock Aretoan, ‘Musika Lokala’ saioaren baitan. Bertaratzen direnek eserita egon beharko dute eta gehienezko edukiera 80 lagunekoa izango da. Verde Prato Ana Arsuaga margolari eta musikariaren bakarkako proiektu berria da. Gaurkoan Bilbo Hiria irratian izan da. Bere lehen lanak, izen bereko […]

Hoztu zaigu 2020ko ekaina. Aintzane Buruaga lankide-lagun, ZenbatGarakide, Algarakide, bidaidea… zendu da. Hauxe duzue POTTO egiten dugunon partez beti akorduan izango dugun Aramaioko sorginari eskainitako omenaldi xume-txikia; bertsolaritza maite zuen Aintzanek, baina araurik gabeko bertsoa! libre kantazea zuen gustuko. Zoaz libre, bada. Biba zu! TOPA! https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/200611_potto_aintzane.mp3 Deskargatu hemen.