Zinea: Hondar ahoak eta Vertigo

Gaurkoan Ane Urkiolak bi ikus-entzunezko lan komentatu dizkigu eta bien arteko erlazioa azaldu digu. ETBn estreinatu berri den “Hondar Ahoak” telesaila izan du hizpide. Hondar ahoak Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako thriller telesaila da, Koldo Almandoz zuzendariaren lan originala. Euskal kostaldeko arrantza portu batean gertatutako intrigazko istorioa kontatzen duen lau ataleko telesail laburra da, eta aktore nagusiak Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoy dira, itsasontzi bateko patroiaren desagerpena ikertzen duten polizien paperean.Telesailaren argazkia azpimarratu du Anek eta musika, honek sortzen duen atmosfera.Vertigio pelikula izan da bigarren gomendioa, 1958an suspensearen maisuak Hitchcockek zuzendutakoa. Bietan aipagarria da argazkia eta erabilitako koloreak eta bietan lokalizazioa protagonista da. Lehenengoan Ondarroa eta bigarrenean San Frantzisko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #304

ar. Aza 17 , 2020
Aste honetan Appleren azken produktuak birpasatuko ditugu, Europar Batasuna gurekin itzuliko da eta NAN berria sartuko dugu mugikorretan. Ekitaldien arloan, Librecon eta Durangoko Azoka agertuko dira gure agendan. Azkenik, bideojokoei buruz hitz egingo dugu Gaming Room-eko Gaizka eta Aitor gonbidatuz. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, […]

Honekin lotuak