Herriz herri antolatuko du Sarek urtarrilaren 9ko manifestazioa

Sarek urtero urtarrilaren 9an, Bilbon, antolatzen duen manifestazioa, aurten, herriz herri egitea erabaki du. Egungo egoera kontuan harturik, euskal presoen baldintzak hobetzean urratsak ematen jarraitu beharra dagoela adierazi du. Beraz, segurtasun neurri guztiak hartuta eta leku zabal batean egingo dira aurten mobilizazioak.

Urtero bezala, 17:30etan emango diote hasiera mobilizazioei, herriz herri, IZAN BIDEA dinamikaren barruan eta “bidea gara” lelopean. Helburu argi batekin: euskal presoen eta erbesteratuen etxeratzeko bidea eta bizikidetzarako eta bakerako bidea irekitzea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Azaroaren 20an emango zaio hasiera Euskaraldiaren bigarren edizioari

al. Aza 16 , 2020
Garai gogorrak bizi ditugun arren, ahobizi eta belarriprest bueltan dira berriro. Lehenak euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten du uneoro. Bigarrenak, aldiz, bere gaitasun eta aukeren arabera erabakiko du euskaraz noiz eta norekin egin, baina hizkuntza dakitenek berari uneoro euskaraz hitz egitea nahi du. Hamasei urte edo gehiago dituzten, euskara […]

Honekin lotuak