KULTURA GARA eta arriskuan gaude. Lelo horrekin bihar kultura egiten duten sektorea kalera aterako dira Kultura gara manifestua irakurtzera. Hego Euskal Herriko hiriburuetan egingo dute, Bilbon Arriaga Plazan izango da hitzordua. Faseak, deseskalada eta normaltasun berriaren iragarpena gorabehera, Arte biziek ezin dute “normaltasun” hori berreskuratu kontrataziorik eta jardueraren berezitasunari egokitutako […]
Ikus-entzunezko industriaren balio-kateko eragile guztien arteko lankidetzan oinarritzen da ekimena. Izan ere, pozgarria da egiaztatzea krisialdi honetan bat egiteko eta estrategia bateratuak bilatzeko gaitasuna erakutsi duela jada sektoreak. Esti Urresola, Itziar Leemans eta Tamara Lucarini zuzendari berriek spot zinematografikoak sortu dituzte, eta ikusleen nahiz sortzaileen “zinemaz gozatzeko gogoari” buruzko ikuspegi […]
Astearte buruzuria izan daiteke gaurkoa baina antzerkizaleontzat berezia izan da, Gaurkoan Ganbila bildumaren bigarren labealdia aurkeztu da Bira kulturgunean. Susa argitaletxeak eta EHAZE Euskal Herriko antzerkizaleen elkarteak iazko neguan jarri zuten abian euskal antzerkiari eskainitako Ganbila izeneko liburu bilduma, eta bigarren labealdia aurkeztu dute gaur. Hiru liburu aurkeztu dira “Isiltasuna” […]
Aste honetako Soinugelan azken lau hilabeteetan zendu diren musikariak gogoratu nahi ditugu, haietako bakoitzaren kanta bat entzunez. Batzuk zuzenean hil dira Covid 19 birusaren erasoaren ondorioz, eta gainerakoak beste gaixotasun batzuek jota, baina guzti-guztiak konfinamendu garaian joan zaizkigu. Hona, beraz, gorazarre egin nahi diegun musikari hilen zerrenda aski luzea: Joseph […]
Deseskaladak bizitza bueltatzen ari da gure auzoetara hirira, baina horrekin batera egoera berriak dakartzan arazoak agerian geratzen ari dira. Azken egunetan horien inguruan galdetu diegu politikariei eta horrela egingo dugu gaurkoan Ana Viñals Elarrekin Podemoseko bozeramailea da Bilboko udalean . Lehenengo itxialdiaren balorazioa eskatu diogu eta hutsunea “komunikazioan” ikusi dutela […]
Aste honetan bero handiarekin hartuko ditugu hilabete berriak ekarriko dizkigun albisteak: Youtube, Amazon edo Play Station izango dira gure gai nagusiak, eta amaitzeko, #HamarkadanZehar 2018. urtera eramango gaitu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean298.mp3 Deskargatu hemen.
Bueltan dator lanaren ekonomia saioa. Ohiko moduan sindikal agendaren errepasoa egin du Eki Etxebarriak. Jon Bernat Zubirik eta Endika Alabortek Lanaren erreforma derrogazioa izan dute hizpide. Maitane Jaiok Irati labaien elkarrizketatu du “Kapitala” liburuaz. Argiaren atalean Amaia Lekunberri kazetariak Oscar Garcia Jurado ekonomilariari eginiko elkarrizketa komentatu du. https://bilbohiria.com/docs2/2020/lanarenekonomia/200607_Lanarenekonomia_normaltasunberria.mp3 Deskargatu hemen.
Muskulo laukotea izango da gaurko saioa irekiko duen taldea. Haien proposamen eta intentzio musikalak “experimental soundtrack music” gisa definitu izan dituzte, oso soinu zinematografikoak lortzen dituzte, eboluzio luze eta joriekin. Hiru disko dauzkate kalean, gaur azkena ekarri dugu, Esan Gabe Doa. Igor Arzuagak disko berria dauka kalean, Menditik Jaitsi Ginen. […]
Ikasturteak azken txanpan sartuta, 2019-2020ko azkenaurreko POTTO duzue honakoa. Azken balaren zain beraz… Hondarribia eta Antzuola bisitatu ditugu eta, bidaia honetan, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Miren Amurizaren kantuak izango ditugu lagun. Aukeraketa diktatorialean hartutako bertsoak, zuen buru-belarrien gozagarri https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/200603_potto_hondarrabi_antzuola.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saiorako jaki unibertsala hautatu dugu, mila formatara sukaldatu daitekeena; Arroza. Inor ez da kroketa bere herrian, Kultur eta jatorri aniztasun arroz aleak izango dira gaurko protagonistak. Larunbatean ospatu behar da Munduko arrozak ekimena.Gaurkoan ez da errezetarik izan, hausnarketarako tartea hartu dugu Bilbo Zaharra , San Frantzisko eta Zabala auzoko […]
