Gaurko saioan The Four Preps taldeak eginiko kantua izan du izpide Rafa Ruedak. “Tainted Love” Ed Cobbek idatzitako abestia da, The Four Preps taldekoa, 1964an Gloria Jonesek grabatua. Berak egindako grabaketa izan dugu kantugaia. Abestiak mundu mailako ospea lortu zuen Soft Cell taldeak 1981ean bertsionatutako abesti bat bezala jaurti ondoren. […]

Deseskaladak bizitza bueltatzen ari da gure auzoetara hirira, baina horrekin batera egoera berriak dakartzan arazoak agerian geratzen ari dira. Ekonomiak kolpe handia jaso du etenaldiaren ondoren eta gurean ere dagoeneko nabariak dira horren oihartzunak, oraindik badira eta komertzio batzuk ateak ireki ez dituztela.. Langabeziak, dena den, gora egiten jarraitzen du […]

Covid-19aren pandemiak eragindako egoera dela eta, Gorabidek adimen desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuak berrantolatu behar izan ditu, eta Udarako badu eskaintza benetan interesgarria prest.  Ez ohiko uda izango da 2020ko eta Gorabide elkarteak 230 leku eskainiko ditu Bizkaiko sei herritan astebeteko egonaldiak egiteko eta lurraldeko leku desberdinetan jarduerak burutzeko. Guztira, 35 […]

“Etxea” liburuan oinarrituta Xamarrekin solasean egon gara. Gaurkoan Baxe Nafarroan egin dugu geldiunea. Euskal Herriko etxeak izan dira herrietako antolaketaren oinarria XX. mendera arte. Ondare horri balioa eman, eta etxeek herritarrei eman dieten izena eta izana aztertzen joango gara Xamarrekin batera. Baigorri edo Arrosan laborari etxeak dira baina bada  etxe […]

“Gauaren atzean argia ikusi du dio” Hutsaren hatsa kantuan Aguxtin Alkaheten  kantu berriak. Aguxtin Alkhaten disko berriko kantuek garai ilunak islatzen dituzte. Hirugarren lana plazaratu berri du eta gurean izan da.  Ezezagunaren beldurra, bakartasuna, tristezia, dudak, erruduntasuna izan dira garai ilunotako sentipenak. Diskokoa kantuan berarekin betera entzun eta sorkuntza berriaren […]

Geroa Euskaratik Elkar hartuz elkar zainduz kanpaina martxan jarri du Kontseiluak. COVID-19ak agerian utzi dituen hutsune eta desberdinkeriei aurre egiteko bestelako neurri eta erabakiak hartu behar baitira. Eta iparrorratz horretan euskarak ere egon behar duela ziur da Kontseilua, bai behintzat gizarte berdinzale, kohesionatu eta demokratikoago bat eratu nahi badugu.  Mezu […]

Deseskaladako fase bakoitza bizitza apur bat gehiago itzultzen ari da gure auzoetara, hirira, baina oraindik bide luzea egin beharko da. Gure bizitzak eta ohiturak erabat aldatu dira, itxialdiak eragin zuzena izan du bizimoduan. Pasatakoa gogorra izan da, baina datorrena ere ez da xamurra izango. Gaurkoan Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea […]

Mukuru kolektiboaren baitan talde eta proposamen oso interesgarriak biltzen dira, eta beraiek dioten bezala: “Musika industria hegemonikoari «alternatiba bat» eskaini nahi diogu, sortzailearen eta publikoaren arteko harremana gertukoa eta horizontala izanik. Gure musika bihotzetik egina da, elkar lagunduz, maitatuz, goxatuz, gozatuz”… Bertako katalogotik zenbait musikari ekarri ditugu gaur gure saiora. […]