Hamar urte igaro dira Azkuna Zentroko Mediatekak atea zabaldu zituenetik. Ordutik arte-sorkuntzarako, ikaskuntzarako eta esperimentaziorako gune bihurtu da eta batez beste milioi erdi erabiltzaile jasotzen ditu urtean. Mediatekak BBKrekin duela 12 urtetik indarrean duen lankidetza-hitzarmena berritzea funtsezko laguntza izan da proiektu honetarako. Fernando Perez Azkuna Zentroko Zuzendariak dioenez, etokizunera begira egindako apustua da hitzarmena berritzea.
Gaurkoan Green New Deal proposamena zer den azaltzen saiatu gara. AEBetan, 30eko urteetako depresio ekonomikoaren garaian, Roosevelt presidente demokratak abian jarritako New Deal politika sozialen kontzeptuaren eguneratzea, ekologiaren eta jasangarritasunaren ikuspegia gehituta, proposatzen du itun berde berriak, krisi sozioekologikoari erantzun berdea. Alderdi demokrataren proposamena da hau, errepublikarrek erregai fosilak neurrigabe […]