Lanaren ekonomia irrati tartea Gasteizko gazte prekarioen sarearekin egin dugu, izan ere bizi dugun egoeraren inguruko hausnarketa plazaratu dute. Nork ordainduko du datorren krisia? Galdera horri erantzuna emateko helburuarekin, hausnarketa abiatu zuen Gasteizko Gazte Prekarioen Sareak. Ondorioak bildu eta hiru ataletan jaso dute, Xabier izan dugu saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/lanarenekonomia/200526_Lanare_Ekonomia_gps.mp3 Deskargatu hemen.
Aste honetan mundu teknologikoaren hainbat apostu berri mahai gainean jarriko ditugu. Movistar, Euskaltel, Facebook, Apple, Google, Puntueus…. eta gure apostua, atal berri batekin. Hortaz aparte, gure #HamarkadanZehar hariarekin jarraituko dugu, 2017. urtea birpasatzen. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean297.mp3 […]
Gaurko saioan The La’s talderen bertsioa ekarri du Rafa Ruedak . The La ‘s 1983an sortu zen Mike Badger, Lee Mavers (gitarra erritmikoa eta letrista) eta John Power (baxu-jotzailea) osatu zuten taldea. 1986an taldea bere jaioterriko, Liverpooleko, hainbat pub eta lokaletan jotzen hasi zen eta hainbat diskoetxeren arreta erakarri zuen, […]
Martxoaren 23an, larunbatarekin, Bilbo Hiria irratiak antolatutako bertso bazkaria egin behar genuen Kafe Antzokian. Koronabirusa dela eta, bazkaria bertan behera geratu zen, baina bertsoak entzun ahal izan ditugu: etortzekoak ziren Alaia Martin eta Andoni Egaña kantari eta gure Potto irrati saioko Erlantz Ibargurengoitia gai-jartzaile ibili da. Hemen duzue Villabonatik streaming […]
Faseak arintzen ari zaizkigun honetan, oraindik ere ez da saiorik Euskal Herrietako plazetan, eta Billabonan zentralizatu dituzte abian diren bakanak. Gaur horietako bi ekarri ditugu, Abadiñon eta Astigarragan izan beharrekoak Bertsozale elkartearen egoitzan grabatu zirenak eta bertsoa.eus Youtubeko kanalean STREMING bidezko zuzenekoan eskaini. Guk lagin hautatuak ditugu gaurko POTTO saioan. […]
Albiste ezin hobea ekarri digu Urrezko kanta honetan Pedro Elias Igartuak: ekainaren 19an Bob Dylanek disko berria kaleratuko du, Rough and Rowdy Ways (Bide zakar eta zaratatsuak) izenekoa. 2012az geroztik, Dylanek ez zuen kantu berriekiko diskorik ateratzen, eta haren jarraitzaileak irrikaz zeuden, kantu berriak noiz iritsiko. Orain heldu dira, konfinamendu […]
Gaurko musika gomendioa Maraca Diablo taldearen berria. Ina Iriondo Saint-Gerons musikariaren proiektua da Maraca Diablo. Aurretik, Uler 600 eta Munlet taldeetan aritutakoa da. Kantu berria argitaratu dute, bertsioa hain zuzen. “Das Modell” Izenburua ematen dion abestia Kraftwerk musika elektronikoko talde alemaniarraren Die Mensch-Maschine (1978) diskoaren Das Model abestiaren bertsio bat […]
Inor ez da kroketa bere herrian gaurko saioan Litxarreriak protagonista. Zer dute hain erakargarri? Zergatik kolore bizi horiek? begietatik sartzen zaizkigu? Gozogintzan, litxarreria azukre eduki handia duten janari multzo bat da, tamaina txikikoak eta maiz kolore bizikoak, hala nola gozokiak, makil-goxoak eta bonboiak. Nutrizioaren aldetik, karbohidratoen proportzio handia dute eta […]
Gurasoak, neba-arrebak, aitona-amonak, osaba-izebak… Nork gehiago, nork gutxiago, denok ditugu senideak. Eta jendeak bezala, herriek eta hiriek ere badituzte senideak. Herri eta hiri batzuek lotura handiak edukitzen dituzte elkarren artean historia, kultura, industria edo ekonomiaren aldetik. Herri eta hiri horiek azkenean formal bihurtzen dituzte beren lotura eta harremanak, eta orduan […]
ACT FESTIVAL, Ekainaren lehen astean Bilbon eta Barakaldon ospatzekoa zen Nazioarteko Eszena Sortzaile Berrien Jaialdia, azarora atzeratu dute. Aurtengo ediziorako mundu osoko 700 eskaera baino gehiago jaso zituen jaialdiak, eta abenduan deialdia itxi ondoren, hautaketa-batzorde batek aukeratu zituen aurtengo edizioko lanak. Aukeraketa hori otsailaren erdialdean jakinarazi zitzaien eskatzaileei.ACT FESTIVALen aurtengo […]
