Piperpolis saioan euskal kultur ekosisteman sortzen diren lanen berri ematen dugu, Apirilak 21 eta 22rako greba digitala deitu dute ehunka kulturgilek, beren egoera bistaratu, neurriak eskatu eta kulturaren balioaz gogoeta eginarazteko. Azken egunetan mintzatu gara musikari, idazle eta aktoreekin osasun krisia hasi zenetik bizi duten egoeraren berri ekarri digute. Sortzaileen […]

3

Gaurko tartean Maitane Jaio ekonomilaria batu zaigu. Lanaren eta bizitzaren gaineko kalteak saihetsezinak direlako, politika ausarta ezinbesteko da larrialdi egoeraren aurrean, langileria babesteko eta bizitzaren iraunkortasuna bermatzeko neurri zehatzen bidez. Orain arte hartutako erabakien errepasua egin dugu. Asko izango dira persianak itxi beharrean egongo direnak itxialdiari ezingo baitiote aurre egin. […]

Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak hiriko gazteen artean euskara sustatzeko antolatzen duten Harrapazank kultur programak sareko eskaintza eraberritua egingo du, ‘Harrapazank isindahouse’ izenburupean. Itsaso paiak ekarri dizkigo ekimenaren xehetasun guztiak. “Harrapazank isindahouse” ekimenak etxetik aritzeko lau aukera prestatu ditu: “Klikazank” sareko proben lehiaketa, “Harrapazank eszena” talentu lehiaketaren sareko bertsioa, “Arratsaldeak” […]

Konfinamenduan harremanak eta hizkuntzen ohituren inguruan hausnartzeko etxealditik euskaraldia martxan da. Etxean eta etxetik ditugun harreman-komunikatiboen inguruan pentsarazteko ariketa batek eta egunerokoan sortzen diren egoeretan euskararen erabilera sustatzeko zazpi ideia-proposamenek osatuko dute ekimena. Hausnarketa eta praktika bultzatzearekin batera, herritarrei digitalki zein fisikoki parte- hartzeko bideak zabaldu nahi dizkie ekimenak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200420_euskaraldiaEtxetik.mp3 […]

Kanta hau 1967an grabatu zutenean, The Beatles taldeko lau musikariak oso gazteak ziren, baina, hala ere, zahartzarora arte irautea nahi zuten maitasun bati buruzko kanta egin zuten: When I’m Sixty-Four. Nekez imajina zezaketen orduan nolakoak izango ziren berak 64 urte betetzean, ez eta laurak adin horretara iritsiko ziren ere. Gure […]

Ongi etorri Bilbo Hiria irratiko sukaldera. Oroitzapen historikoa, ohiturak, erreferentzia sozio-kulturalak, esaerak, atsotitzak, kontzeptuak, konnotazioak, jokorako gaiak, baliabideak, hitzen arteko loturak eta esatari-entzuleen arteko konplizitateak horiek guztiak gure saioaren osagaiak. Lapikoak martxan ditugu, sukaldea prest! Gaurkoan kroketak egin ditugu Iratxerekin. Eguneko plazer txikia, etxeko atea ireki, eskailerak jaitsi, kalera atera, […]

Izurriteek zenbaki latzak ekartzen dituzte ustekabean, sinesten ere zailak diren zenbaki latz biderkatuak. Eta zenbakiek zenbaki izaten jarraitzen dute, harik eta haietako baten azpian senide, adiskide edo pertsona ospetsu baten izena aurkitzen dugun arte. Albisteak gogoa inarrosten digu orduan, eta triste gelditzen gara. Horixe gertatu zaigu guri Soinugelan, jakin dugularik […]

Iratzeder apaiz beneditarra ondo ezaguna dugu euskal lirikan XX. mendearen bigarren erdialdean erlijioari eta Euskal Herriari eskaini zizkien olerki landuengatik. Gaurkoan, berriz, ipuin baten bidez gogoratuko dugu haren sorkuntza lana, zur eta lur utziko gaituen «thriller kristau» moduko baten bidez, hain juxtu ere. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200415_IRAKURKETAK_Iratzeder).mp3 Deskargatu hemen.

Hilabete konfinatuta daramagu. Itxialdia hasi eta jarraian Bilboko auzoetan elkartasun sarean antolatu ziren, horietako bat Alde Zaharrekoa izan zen. Lau aste pasatu direnean berriro ere beraikin berba egin dugu egun luze hauetan egindakoaz hausnartzeko. Andreak ekarri dizkigu alarma egoeran egin dituzte ekimenak. 200 lagun bildu dira elkartasun sarean. Orain patsadaz […]