HAUXE GURE LURRA: Ekofeminismoa

Ekofeminismoa ez da ekologismotik sortu, feminismotik baizik, natura eta bizitzaren defentsan, ekologismora egindako hurbilketa da. Aspaldikoa da generoaren araberako rol eta lan banaketa, eta horrek isla du planetaren suntsiketan, ez bakarrik Afrika urrunean. Gurean ere, adibidez, hori dela eta, familia txiro batek energia (berokuntza, argindarra…) pagatzeko dirurik ez duela, pobrezia energetikoa alegia, emakumezkoak izaten dira kaltetuenak. Ekofeminismoak naturak ere jazarpen patriarkala jasaten duela dio, eta egungo zibilizazio suntsitzailea horren isla dela. Azken hamarkadotan garatutako korronteen artean aurki dezakegu ekofeminismoa, eta bere baitan ere korronteak daude: ekofeminismo esentzialista edo klasikoa, espiritualista, konstruktibista, ekosozialista… (Argazkia: Wikimedia).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: Hello i love you (The Doors ) #Bertsioak

lr. Abu 15 , 2020
Gaurko bertsio saioan The Doors taldearen Hello I love yo kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. 60 harkada bukaeran sortutako kantua dugu protagonista. 1965eko uztailean Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatuko Los Angeles hirian sortu zen rock talde estatubatuarra izan zen. Jefferson Airplane, Grateful Dead, The Beatles edota Pink Floyd taldeekin […]

Honekin lotuak