POTTO: Azken saio honetan Arrazakeria, Inmigrazioa eta Polizia Indarkeria

Gauza on guztiek akabera behar dute, eta gure POTTO saioak ere behar du azken burukorik. Bukatu dugu ikasturtea, joan zaigu 2019-2020 urte kaotikoa (bukaeran). Eskaini ditugu makina bat saio, bertso on zein txar, poto eta hankaluze; euskal herrian barna ibili gara bertso-saioak eta jaialdiak zukutzen, erritmoak lapurtzen, eta heldu da ekaina.
Azken saio honetan “Arrazakeria, Inmigrazioa eta Polizia Indarkeria” gai potoloek bertsolaritzan izan duten isla ekarri dugu uhinetara (betiere aukeraketa diktatorialean).
Espero azken saio honetan be gozatzea.
Biba el berso! plazak elkartuko gaitu
Aintzane, beti akorduan. TOPA!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Amaia Telleriarekin solasean "Haize-Lekuak" nobelaz

ar. Abu 11 , 2020
Amaia Telleriak ‘Haize-lekuak’ izeneko bere lehen eleberria argitaratu berri du. 36ko gerran eta haren ondorioetan oinarritu du bere lehen eleberria. Neska gaztea dugu nobelaren protagonista; Mikela. Mikelak bere baserria uzti eta  Altsasura joango da neskame. Han, gerra zibilaren itzal  ezagutuko du, neskame arituko da hamahiru urte apenas dituen neskatoa. Hala […]

Honekin lotuak