Etxeko langileen egoera ezagutzeko asmoz Etxeko langileen elkartera jo dugu. Isabel Otxoa haserre agertu da, gaur bertan dekretua argitaratu da, baina SEPEK maiatzaren 2an zehaztuko du nola aplikatuko diren neurriak. Langileei, enplegatzaileei eta iritzi publikoari iruzur egin zaiela azpimarratu du. Hartutako neurriak gainera ez ditu babesten Gizarte Segurantza martxoaren 14an, […]
Gaur Chris Dave and The Drumhedz taldearekin abiatuko gara. Houston-etik dator Chris “Daddy” Dave eta bere lehenbiziko diskoarekin dator, bandaren izen berarekin bataiatu dutenarekin. Jazz, gospel, hip-hop… asko dira disko bikain honetan topatzen diren aireak. Honen ostean, Destroyer, Kanadatik datorren kantugile interesgarria, Dan Bejar dugu talde honetako burua. Have We […]
Konfinamendua arina izan dakizuen, prest dugu “Bertso Berriak, COVID19ari jarriak ” saioaren bigarren atala. Oraingoan ere 3 bertsolari ekarri ditugu, eta dantzan izan dira gai-jartzaileak ezarritako erritmoan. Eneko Abasolo “Abarkas”, Nerea Elustondo eta Eneko Fernandez izan dira gaurko protagonistak, eta saio gehienek izan ohi duten estrukturari heldu diote: hasierako agurrak, […]
Maria Riverok “Parentesiak” deituriko lana aurkeztu berri du, sareratu eta entzungai dugu jada kantu berriak. Parentesi baten gaude dio izena ematen dion kantuak, ez dakigu noiz idatzi zuen kantua baina gutako askorentzat parentesi bat bizitzen ari gara egun hauetan. Maria Riverorekin berba egin dugu. Zortzi kantu berrien inguruan eta sortzaile […]
Hirigintza tartean gaurkoan etxeen inguruan mintzatu gara Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. Etxean egon behar garen honetan denok bilakatu gara arkitekto, izan ere nork ez du balkoiaren edo terrazaren falta sumatu egun hauetan. Etxe bat diseinatzean hainbat baldintza bete behar dira, gutxieneko azalerak eta argiztapen eta bentilazio gutxienekoak. Baina hauek ez dira […]
Irakurleak egunkariaren nahiz aldizkariaren zain egoten omen ziren Kirikiñoren ipuinak irakurtzeko. Izan ere, gatz eta piper handiko kontakizunak ziren haren lumatik jalgitzen zirenak. Oraingo honetan, Bilbon aspaldi duela gertaturiko pasadizo barregarri batekin zerikusia duen ipuina entzutea proposatzen dizuegu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200330_Irakurketa_Kirikino.mp3 Deskargatu hemen.
Bizi dugun krisi egoeraren aurrean, Bilboko hainbat auzokide antolatu eta elkartasun sareak antolatau dituzte, Helburua argia da, elkartasuna, zaintza eta elkar laguntza hedatzea, berriro ere ez daitezen langile eta auzokideak izan krisi hau ordaintzen dugunak. Gaurko egunez, 1.200 bilbotar baino gehiago daude (Bilboko 16 saretan antolauta) auzoetako sareetan antolatuta. Sare […]
Aste honetan gure konfinamendutik bildu gara, koronabirusaren gainetik, bizirik dirauen mundu teknologikoaren gaurkotasuna errepasatzeko. Besteak Beste, Apple enpresaren produktu berriak eta bideojokoen kontsola berriak ezagutuko ditugu. Azkenik, gure hamarkadaren birpasoa jarraituko dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean293.mp3 Deskargatu […]
Patxadaz bizi dela ematen du. Guraso gernikarrengandik ngandik gerra ostetxuko Bilbon sortua, mugitua izan da Itziarren bizimodua. Umezaroan (“Erribera kalean sortua eta hantxe bizi gaur egun be”) etxe ondoko Areatza zuen jolastoki. Batxillergoa institutuan, gazte denboran neska-mutilak lagun-taldean (antzerkia, mendi-taldea,…) eta giro sozio-politikoa pil-pilean. 60. hamarkadako bukaeran, zuzenbide ikasketei ekin […]
70 hamarkadan The Rolling Stones taldeak grabatuta Ruby Tuesday kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Ruby Tuesday The Rolling Stones rock talde ingelesaren abesti bat da, 1967ko urtarrilean argitaratua. Jatorrian, Keith Richards eta BRIAN Jonesek idatzia, Jagger/Richards. izenarekin akreditatua agertzen den arren, Let ‘s Spend the Night Together-ekin batera, 1. […]
