Gaurko lanaren ekonomia tartea Jon Bernat Zubiri ekonomilariarekin batera egin dugu. Espainiako Gobernuak atzo hartutako neurriak aztertu ditugu. Horretarako, 200.000 milioi eurora arte bideratzea aurreikusi du. Nahiz eta egoera nahiko aldakorra den. Hartutako neurrien artean azpimarratu digu Espainiako gobernuak enpresa txikientzak apalak eango dituela, krisiaren ondoren maileguan eskatzen badituzte gobernuak […]

Sortzaileak sormenerako baliatzen ari dira denbora? 15 egunerako konfinatuta egon behar gara, hau da, leku jakin batean muga jakin batzuekin irten gabe, horrela bizitzera behartuta gaude. Egoeraren inguruko bizpenak jasotzen gabiltza. Kultura arloan ere ondorio nabarmenak izango ditu covid19ari aurre egiteko hartutako murrizketak. Baina sortzaileek baliatuko dute egoera sortzeko. Etxearen […]

Elkartasun sare ezberdinak sortu dira Bilboko auzoetan. Etxetik atera ezinik daudenei laguntzeko. Gaurkoa Indautxu eta Basurtuko zaintza sareak bertatik bertara ezagutu ditugu. Zaintza lanetan dabiltzanak nola antolatu diren kontatu digu Idoiak. Hartutako segurtasun neurriak eta sortutako protakoaloak azaldu dizkigu. Gainera gizarte eragile guztiei irekita daudela nabarmendu digu, pentsionistekin eta sindikatuekin […]

Telelana egitea, ikasgelak online, albisteak kontsultatzea, serieak ikustea eta sare sozialetan sartzea. Ekintza horiek guztiak biderkatu egin dira azken egunotan, COVID-19k aldi baterako konfinamendua ezarri ondoren. Telelanaren erabilera handiagoak ere bere islaz hausnartzeko tartea ekarri digu. Nolako digitalizazio maila dugu? Prestatuta gaude telelanerako? Gorka Juliorengana jo dugu, guzti honen inguruan […]

Erika Elizarik irabazi zuen aurreko urtean Igartza saria, urte bete pasata esku artean dugu bere aurreneko eleberria, Zendabalitz. Nobela korala dugu, hegazkin batetik atera ezinda geratu diren bidaiarien kezkak eta gogoetak bildu dituena. Berez istorioak bidaiak irauten duena irauten du. Goizeko 10etan abiatzen da Charles de Gaulle aireportutik, eta hamabiak […]

Bilboko auzo batzuetako auzokideek elkartasun sareak sortu dituzte Koronabirusak ekarri dituen eta ekarriko dituen mehatxu guztiei aurre egiteko asmoz. Auzo bakoitzeko sareak antolaketa eredu ezberdin bat dauka baina denek helburu komun bati erantzuten dute: era kolektibo baten antolatzea krisi sanitario honek dakartzan ondorioei erantzun komunitario bat emateko eta egoera hau […]

Aste honetan Koronavirusa jarriko dugu gure eztabaidaren erdigunean. Gainera, Europar Batasunak aparatu teknologikoak birziklatzeko bere hurrengo neurria iragarriko digu. Azkenik, #HamarkadanZehar-en hurrengo kapitulua etorriko da. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean292.mp3 Deskargatu hemen.