MUSIBLA #105: Los Bichos, Oki Moki, Maraca Diablo, Fontaine D.C., Big Thief, Lepora, Tenpora

Gaurko saioari hasiera eman diogu aspaldiko disko batekin, 1991ko batekin hain zuzen. Los Bichos-en azken diskoa izan zen, bikoitza eta ederra, Josetxo Ezpondak gidatutako bandak utzitako abesti errepikaezinak entzungo ditugu hasiera honetan. Diskoak In Bitter Pink du izena. Oki Moki taldea Getariako bikote batek osatzen du. Punk melodikoa edo pop-punk jorratzen dute. Estreinako diskoa dute kalean Working Class Pop. Maraca Diablo izeneko proiektuan Ina Iriondo Saint-Gerons musikariak giro bereziak lortzen ditu, programatutako oinarrien, soinu aurre grabatuen eta musika tresna organiko batzuen bidez. Bi disko ditu kalean, Hail Zigurat! Eta El regreso del niño Indio. Oraintsu abesti bat plazaratu du Modelo. Irlandara goaz. Handik datoz Fontaine D.C., duela gutxi estreinako diskoa kaleratu dute Dogrel izenekoa, bertan konposizio bikainak biltzen dituzte. Big Thief taldeak bi disko gogoangarri kaleratu zituen 2019an U.F.O.F eta Two Hands, zein baino zein. Gaur bigarrenetik ateratako bi abesti ekarri dizkizuegu. Lepora taldeak euren lehenbiziko diskoa kaleratu berri dute, musika indartsua Gasteiztik. Bukatzeko Tenpora taldeak kaleratu duen azken abestia Denborak badaki konposizio ederra.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko Udalak hiri udalekuak antolatu ditu

az. Eka 17 , 2020
Bilboko Udalak, gizarte eta hezkuntza-arloko beste elkarte batzuekin batera udako udalekuak antolatu ditu, 4.000 plaza inguru eskainiko ditu uztailean eta abuztuan, 6 eta 18 urte bitarteko umeentzat eta gaztetxoentzat Bilbon egingo diren aisialdi jardueretan. Berez, hiru programa dira: Goizeko udalekuak, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako hiriko udalekuak, goizetan jardungo […]

Honekin lotuak