Gaurko saioan 70 hamarkadako The Kinks taldearen “You really got me” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak.  The Kinks rock musika taldea zen, Ray eta Dave Davies anaiek 1964an Londresen sortua. Eragin handia izan du talde honek hurrengo belaunaldiko talde anitzen gainean. Urte horretan bertan nabarmendu ziren “You really got […]

Gipuzkoan sartu-irtena egin ondoren, Lapurdi eta Nafarroan barrena ibiliko da gaur Korrika. Eguerdia Elizondon sartzeko zela bat egin dugu Maitanerekin arrosa sareko gure lankidearekin. Igandea Ipar Euskal Herrian eman eta gero, goizaldean Gipuzkoa lehen aldiz zapaldu du 21. Korrikak. Bortziriak zeharkatuta, Lapurdira itzuli da ordu batzuetarako. Goizean Nafarroara bueltatu eta […]

Gaurko urrezko kantua Kubatik dator. 1965eko urrian irakurri zuen Fidelek Che Guevara komandanteak Kubako herriari idatzitako gutuna, adio modukoa. Horren ondorioz Carlos Pueblak Hasta siempre comandante abestia konposatu zuen. Guk Los Tradicionales taldearekin egin zuen grabazioa entzun dugu. Jarraian, Soledad Bravo venezuelarrak egin zuen bertsioa, baita Maria Farantouri greziarrarena ere […]

Martxoak 9an, mahai-ingurua izan genuen Kafe Antzokian, Catalunya: Demokrazia auzipetuta izenburupean Assemblea Euskal Herriak antolatua. Lau gonbidatu izan ziren bertan: Lluis LLach, aurkezpenik behar ez duena, Jaume Alonso Cuevillas, lege gizona, katedratikoa, unibertsitateko irakasle eta gaur egun Carles Puigdemonen abokatua dena, Irantzu Perello, Erabaki zaleakeko kide eta abokatua dena eta […]

“Ampliación supersur ez” Bolintxu Bizirik plataformak, larunbatean  apirilaren 6an, “Bolintxu eta bere inguruaren garbiketa Kolektiboa” antolatu du, goizeko 9:30tik 13:30arte.Juan Pallaresekin berba egin dugu ekimena eta Bolintxuren inguruan. Bihar  Abusuko biribilgunean ( Zamakola Juan Delmas Ibaizabal ikastetxean) egin dute hitzordua. Ekintza hau, Bolintxu azkeneko bailararen baliabide naturalak jakinarazteko eta Supersurrak […]

Luze eta zabal ibili izan da Ibone munduko bazterretan eta Unibertsitateko txokoetan azken hamarkadetan. Bere jaioterri Algortako eta inguruko garapenak mina eta kezka eragiten dio aspaldi (lurraldearen %90a urbanizatua, ze arbolatan igongo dira gure umeak?) eta bere lan-bidea horreninguruko gaietan ematen du: biodeibertsitatea aztertuz, eta eraginak ebaluatuz egoera hobetzearren eta […]

Txapelketitisak harrapatu gaitu eta txapelak banatzea gustuko dugunez, gaurko POTTO saioan Nafarroako eta Arabako bertsolaritza finalez gozatu ederra hartu dugu. Ahizpatasuna kiroldegian izan zen saioan, Julio Sotok eskuratu zuen punturik gehien, eta, hortaz, txapela Gorritira alde egin du (bosgarrenez). Eta, zazpigarren alabak badu txapeldun berria, Abetxukora joan da Arabako txapela, […]

Bilbo Hiriaren etorkizuneko plangintzaren gune “estrategiko” baten inguruan hitz egin dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin, Abandoko tren geltoki berriaren inguruan hain zuzen ere. Lurperatzerekin hiri erdigunean espazio berria izango da, eta hori nola eraldatuko den aztertu dugu.  Begirada jarri dugu nola pentsatzen eta komunikatzen ari den Bilboko zentroa eta nolakoa den […]

Euskal Herria itsasora begira egon da betidanik. Garai batean gure arrantzaleak urruneko itsasoetaraino iritsi baziren ere balearen atzetik, Bizkaiko Golkoan ibili dira gehienbat, eta inguruko ur horietan makina bat arrain espezie harrapatu eta ustiatu dituzte. Baina itsasoaren erabilera era jasangarrian egin ezean, itsas baliabideak agortzeko arriskua egon liteke. Zorionez, zientziak […]