Yogurinha Borovak bere proiektu berria aurkeztu digu “Sentipenak Askatu”. Bihotz Gorospek eta Mikel Inun musikariek konposatu abestia dugu. Abesti honekin Aniztasun Afektiboaren gaia haurren errealitatera gerturatu nahi izan dute. Ideia hau gai honen inguruan erreferente berriak eta hezkuntza materiala sortzeko beharretik jaio zen. Kantua bideoklipa eta lau bertsio ezberdin osatu dituzte.
Azken bala bota dugu POTTO irratsaioan. Erlantz Ibargurengoitiak atsedena behar eta hauxe dugu 2018-2019 ikasturtearen akabuko programa. dena ondo bidean, urrian bueltatuko gara, indarberrituta eta bertso freskoak pendrivean. Plazera izan da beste ikasturte batez bertsoaren mundu maravilloso-magikoarekin jolasean ibili izana. Azken kolpe honetan Ane Zabala etorri zaigu bisitan Piperpolis mundu […]